Ekintzaile gazteek enpresa berriak eratzeko diru-laguntzen deialdia iragarri da

Ekintzaile gazteek enpresa berriak eratzeko diru-laguntzen deialdia iragarri da
50.000 euro bideratuko dira deialdira, eta eskaerak urriaren 15era bitarte aurkez daitezke

Iruñeko Udala berriro deitu ditu aurten gazte ekintzaileek enpresak eratzeko diru-laguntzak, zeinen zenbatekoa 50.000 euroan mantendu baita. Interesdunek urriaren 15era bitarte aurkez ditzakete agiriak, edozein erregistrotan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen legeak aurreikusten dituen beste edozein bide erabiliz.

Diru-laguntza horiek eska ditzakete jarduera ekonomiko berri bat sortzen edo sortu duten pertsona fisiko edo juridikoek, baldin eta JEZean alta eman badute, lehenbiziko aldiz, 2017ko urriaren 1etik 2018ko irailaren 15era bitarte, bi egun horiek barne. Deialditik kanpo geratuko dira jokoarekin, tabernekin edo antzekoekin loturiko jarduerak, eta deialdi honen aurreko edizioetan diru-laguntza jaso duten jarduerak.

Asmoa da jarduera ekonomiko berriak eratu eta abian jartzeko gastuak diruz laguntzea. Horregatik, jarduera ekonomikoak eratu eta abiatzeko gastuek guztira zenbat jo eta horren % 70eko gehieneko diru-laguntza ezarri da, 1.500 euroko mugarekin nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko, sozietate zibil eta sozietate irregularrentzat, eta 2.000 euroko mugarekin, nortasun juridikoa duten elkarteentzat.

Diru-laguntza jaso ahal izateko bete beharreko baldintzak

Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrean ezarritako ezein debeku-zioren batek ere ukitua ez izateari buruzko betekizun orokorrez gain, interesdunek beste baldintza hauek bete beharko dituzte: 18 eta 35 urte arteko pertsona fisikoak izaki unitate ekonomiko bat eratzea; sozietate zibil, irregular, kolektibo edo komanditario bakunak izaki, sozietateko bazkideen bi herenek 18 urte beteak eduki eta 35 urteko adina ez gainditzea; edo merkataritzako kapital-sozietateak, lan-sozietateak eta kooperatibak izaki, kapital sozialaren bi heren gutxienez 18 urtetik 35era bitarteko bazkideek jartzea.

Horrez gain, diruz lagundutako jarduera ekonomikoaren helbide fiskala eta negozioa Iruñean eduki beharko dute; egunean izan beharko dituzte hala zerga- eta tributu-betebeharrak nola Gizarte Segurantzarekikoak; JEZean alta hartuta egon beharko dute ezarritako epean; eta enpresa-plan bat eduki.

Diru-laguntzen xede diren gastuak

Deialdian adierazitakoarekin bat, diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira jarduera ekonomikoa eratu eta abiatzeak eragindako gastuak. Horien artean, hauek aipatzen dira: jarduera abiatzeko beharrezko diren gastuak (notariotzakoak, erregistrokoak, bisita-txartelak, logotipo eta marka-irudiaren diseinua, webgunea...); alokairu gastuak, betiere muga izaki jarduera abiatu eta ondoko hiru hilabete jarraien alokairua; negozioaren eskualdatzea (ordaindutako zenbatekoa, izakinak eta salgaiak kanpo utzita); eta aldian aldiko gastu zehatzak (Gizarte Segurantzako kuotak, nominak, elektrizitate-kontsumoa eta antzekoak, betiere jarduera noiz hasi eta hurrengo hiru hilabeteen barrukoak).

Ez dira diruz lagunduko tokiko tributuekin loturiko gastuak, hots, berreskuratzen edo konpentsatzen ahal diren zeharkako zergak edo errentaren gaineko zerga pertsonalak; ez eta zehaztu gabeko gastuak edo jarduera ekonomikorako guztiz beharrezkoak ez direnak ere, eta ondasunen erosketa, horren xedea salmenta bada, ere ez.

¿Te ha sido útil esta página?