Nueva Babel konpainiak buru emango dio, asteazkenean, Antzerki Aroa zikloari Enpresaria taularatuta Nafarroako Antzerki Eskolan

Nueva Babel konpainiak buru emango dio, asteazkenean, Antzerki Aroa zikloari Enpresaria taularatuta Nafarroako Antzerki Eskolan
Sarrerak NAEren webgunean eta leihatilan eros daitezke, 8 euroan

Nueva Babel antzerki-konpainiak buru emango dio, asteazkenean, euskarazko Antzerki Aroa zikloari Enpresaria komediarekin. Emanaldia asteazkenean izango da, 20:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan, eta sarrerak 8 euroan salgai daude -ikasle-taldeen kasuan, 5 euroan- www.laescueladeteatro.com webgunean eta Nafarroako Antzerki Eskolako leihatiletan.

Enpresaria familia osoarendako komedia bat da, Wolfgang Amadeus Mozartek sortua, Gottlieb Stephanieren libretoarekin. Berez, hau izango da euskaraz egiten den lan horren lehenengo bertsioa. Mozartek Der Schauspieldirektor idatzi zuen 1786an, José II.a enperadoreak hala eskatuta, zeinari bururatu baitzitzaion gai berdin bati buruzko bi antzezlan estreinatzea Schönbrunn jauregiko (Viena) kontrako bi muturretan, haren arreba Ausgburgoko María Cristinaren bisitaren karietara. Enkarguak Mozarti eta haren ustezko aurkari Antonio Salieriri egin zizkieten.

Antzezlanak enpresari batek ikuskizun bat sortu eta estreinatzeko dituen lau egunen berri ematen digu, benetan zoratuta dauden hiru divo eta libretista baldarregi batekin ari delarik. Nola moldatuko da enpresaria? Gaizki-ulertuek, azpijokoek, kasketaldiek eta kolpe baxu ugarik koloreztatuko dute Johann Gottlieb Stephanieren libretoan oinarritutako istorio hau.

Alejandro Arandak, ekoizpen honetako eszena-zuzendariak, antzezlana 50eko hamarkadako urte xarmantetan girotzea erabaki du, non bi divoek lehiatu beharko baitute lehen postua erdiesteko lau egunen buruan eszenaratuko den jatorrizko opera baten sorrera gorabeheratsuan.

Rinaldo Zhok piano-jotzaile italiar (Trieste) ezaguna da musika-zuzendaria da, zeina nazioarteko zirkuituan aritzen baita Iruñean duen bizilekutik. Eta aktoreak honako hauek dira: Iker Bengotxea, Mikel Berraondo, Izaskun Zurutuza, Klara Mendizabal eta Lorena Ferreiro. Guztiek prestakuntza eta eskarmentua dute kantu lirikoaren eta interpretazio dramatikoaren arloan. Argiztapenaren arduraduna Luis Salvatierra da.

¿Te ha sido útil esta página?