Memoria del Ayuntamiento de Pamplona 2019

ELIKAGAI-IKUSKARITZA

2019ko urtarrilaren 1ean, Iruñeko industrien eta establezimenduen erroldaren arabera, honako hauek zeuden: ostalaritzako 1005 establezimendu, 139 jangela kolektibo, 85 industria/lantegi/biltegizain, 1198 elikagai-establezimendu eta elikagai-produktuekin lotutako bertzelako 84 establezimendu edo jarduera iraunkor, bai eta jarduera ez-iraunkor batzuk ere. Horiei dagokienez, 2.050 ikuskatze egin dira 2019an, sanferminetan egindakoak barne.

2019an, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak jakinarazita, alerta sanitarioko 26 egoeratan esku hartu du, elikadura-establezimenduetan edo farmazietan banatutako elikagaiei eragiten zietenak.

Sanferminetan, ikuskaritza-zerbitzuek zaintza berezia antolatzen dute; hau da, kontrol sanitarioa egiteko bisitak egiten dira establezimendu ez-iraunkorretara eta, era berean, jaia egiten den lekuak ikuskatzen dira. Guztira, 93 establezimendu ikuskatu dira. Iruñeko Udaleko Udal Laborategiko langileak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua (NOPLOI) laborategira eraman zirenez, ez zen hartu elikagai-laginik. Urtean zehar, ostalaritzako eta elikadurako 146 jarduera ez-iraunkorren gaineko aholkularitza edo kontrola egin da, eta 46 postu ikuskatu dira, hainbat jai edo ospakizun direla eta (auzoetako jaiak, azokak, ospakizunak eta antzekoak).

2019an 603 espediente ireki dira ofizioz, elikagaien ikuskatzearekin lotuta. Horietatik, zehapen-espedientea hastea proposatu da 204 kasutan, eta gabeziak zuzentzeko errekerimendua egiteko 306 txosten izapidetu dira. Irekitako bertze 93 espediente zerbitzuak kudeatutako hainbat gairi zegozkien (salaketak, alertak eta antzekoak).

Instalazioa

2013

2014

2015

2016

2017

2018

2019

Errekerimenduak

512

432

543

540

428

486

306

Zehatzaileak

105

79

74

106

113

87

204

Elikagaien Ikuskaritzak elikadurarekin lotutako 37 salaketa bideratu ditu, 19 partikularrenak eta 18 poliziaren esku-hartzeenak edo bertze erakunde publiko batzuenak.

Zerbitzuak, 2019an, guztira 167 elikagai-lagin hartu ditu, gehienak urtearen hasieran Udal Laborategiarekin batera ezarritako laginketa-programaren barruan eta 2019ko lehen seihilekoari dagokionez. Laborategiaren lekualdaketa dela eta, uztailetik irailera arte ez da hartu elikagai-laginik. 2019ko azken hiruhilekoan, urte hasieran egindako programazioari ekingo zaio berriro. 167 laginetatik hiruk adostasun-ezak izan dituzte, eta bik zehapen-espedientea sortu dute.

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI), Iruñeko Udalarekin lankidetzan, eta Elikagaien Teknologiaren Zentro Nazionalarekin (CNTA) koordinatuta, 2019an Higiene Jardunbide Egokien Gida bat prestatu zuen elikagaiak prestatzeko eta zerbitzatzeko, elikagaien segurtasuneko helburuak eta indarrean dagoen osasun-araudia betetzen laguntzeko.

Elikagai Ikuskaritzak 2015etik 2019ra bitartean hartutako elikagai-laginak

2015

2016

2017

2018

2019

Udal Laborategiarekin batera eginiko programa

538

516

538

457

140

Gainerakoak

59

30

50

27

27

GUZTIRA

597

546

588

484

167

ZOONOSIA

2019an, 243 txakur eta katu zenbatu dira Animalien Harrerarako Zentroan (AHZ).

2015

2016

2017

2018

2019

Zakurrak

172

171

190

177

181

Katuak

36

35

37

82

62

Biak

208

206

227

259

243

243 animalia horietatik, 114 jabeei itzuli zaizkie, eta 115 adoptatu egin dira. Udalaren webgunean adopzioak egiteko orri espezifiko bat dago; hantxe eskura daiteke prozesuaren gaineko informazio guztia, bai eta animalien argazkiak ikusteko aukera ere.

AHZn 2015etik 2019ra adoptatutako animaliak

2015

2016

2017

2018

2019

Zakurrak

68

51

64

78

57

Katuak

27

25

24

47

58

Biak

95

76

88

125

115

Zehapen-espedienteak, animaliekin zerikusia duten arazoengatik (2015-2019)

2015

2016

2017

2018

2019

Zehapen-arrazoiak

-

-

-

-

-

Zakurrak aske eramateagatik

114

69

128

109

109

Gorozkiak ez jasotzeagatik

12

11

21

13

10

Zakurrak egoera egokian ez edukitzeagatik

4*

5

6

3

6

Txertatze eta identifikazioarekin lotutako arau-hausteengatik

5*

3

8

9

8

APP araudia

49*

38*

64

50

47

Zakurrekin lotutako bertzelako zehapenak

12*

16*

7

28

19

Bertzelako animaliekin lotutako bertze zehapen batzuk

6

4

1

-

-

Zergati guztiak

202

152

235

212

199

2019. urtean, 45 kasutan esku hartu da, animaliek pertsonei hozka egin izanagatik. Kasu horietan, 30 animaliari behaketa sanitarioa egin zaie, eta kasu bakar batean ere ez da detektatu gaixotasun kutsagarririk.

INGURUMEN-OSASUNA

Udal-erregistroan salaketak edo eskaerak aurkeztu dituzten herritarraren eskariei erantzuteaz arduratzen da, eta Udalaren esku-hartzea eskatzen du Osasun Ikuskaritzari dagokion gai espezifiko batean. Gainera, ofizioz garatzen ditu merkataritza-jardueren osasun-zaintzako programak eta/edo etengabeko osasun-hobekuntza sustatzeko zerbitzuak.

ESKATU AHALA Herritarren salaketek beheranzko joera ageri dute, eta nolabaiteko egonkortasun erlatiboa izan dute 2014/2017 aldian. 2019an, 2018an bezalaxe, eskaera kopurua txikiagoa da aurreko urteen aldean.

URTEA

KOPURUA, GUZTIRA

SALAKETA KOPURUA

ESKAERA KOPURUA

SORRARAZITAKO IKUSKATZE KOP.

KOPURUA

SORTURIKO LAGINAK

2015

50

28

22

26

0

2016

54

36

18

36

2

2017

51

30

21

37

3

2018

36

26

10

57

4

2019

43

32

11

70

0

OFIZIOZKO ZAINTZA

2019an garatutako osasun-zaintzako urteko programek zerikusia dute kontsumorako uraren, ibaiko uraren, igerilekuen, haurtzaindegien eta haur-eskolen zerbitzuaren, estetika eta garbitasun pertsonaleko lokalen eta merkataritza-lokalen kalitate sanitarioarekin. 2019ko uztailean, Udal Laborategiak bat egin zuen Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren laborategiarekin, eta hainbat aldaketa sortu zituen, egindako analisien kopurua eta profilak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren laborategiko estandarretara egokitzeko.

URTEA

IKUSKATZEAK, GUZTIRA

LAGINAK, GUZTIRA

2015

1914

1790

2016

1904

1756

2017

1759

1761

2018

1941

1695

2019

1835

1500

Herritarrek formalizatutako salaketen % 87 udal-erregistroan aurkeztu eta 20 egun igaro baino lehen artatzen dira. Salaketa guzti-guztiei 28 egunen aurretik ematen zaie erantzuna. Jasotako eskaerei 10 eguneko epean erantzuten zaie batez beste

INGURUMEN INGENIARITZA

Zerbitzuaren jarduerak, funtsean, salaketei erantzutean eta zaratari eta usainei buruzko ingurumen-legeria betetzen dela egiaztatzeko eragozpenak sor ditzaketen jarduerak ofizioz ikuskatzean oinarritzen dira. Salaketak izan daitezke herritarrak instantzia orokorrean idatziz aurkezten dituen eta Ingurumen Ingeniaritzako Zerbitzuari zuzenduta dauden kexak, edo Udaltzaingoak herritarrek egindako deiengatik ipinitako salaketak.

2015

2016

2017

2018

2019

Salaketa kopurua

171

174

199

133

145

Ikuskatze kopurua

191

97

175

100

63

KUTSADURA AKUSTIKOAK ERAGINDAKO SALAKETAK

2015

2016

2017

2018

2019

Tabernak

48

46

50

29

33

Auzotarrak

56

66

71

59

63

Bertze batzuk

44

42

44

30

38

GUZTIRA

148

154

165

118

134

2019an, 32 zehapen jarri dira zaratagatik.

KUTSADURA ATMOSFERIKOAK ERAGINDAKO SALAKETAK

2015

2016

2017

2018

2019

Keak eta usainak

23

20

19

15

11

Ikus daitekeenez, kutsadura atmosferikoagatiko salaketen kopurua txikia izan da azken urteetan, nabarmen ugaritu baitira ofiziozko ikuskapenak.

OFIZIOZKO IKUSKATZEAK

2015

2016

2017

2018

2019

Ostalaritzako ikuskapenak

1033

777

833

813

845

Bertze mota batzuetako ikuskapenak

(merkataritza, industria)

195

132

150

151

117

GUZTIRA

1228

909

983

964

962

2015

2016

2017

2018

2019

Ostalaritzako ikuskapenak

1033

777

833

813

845

Bertze mota batzuetako ikuskapenak

(merkataritza, industria)

195

132

150

151

117

GUZTIRA

1228

909

983

964

962

UDAL-LABORATEGIA

Iruñeko Udal Laborategiaren eginkizun nagusia elikagaiei eta ingurumenari buruzko laginen analisi kimikoak eta mikrobiologikoak egitea da; lagin horiek Elikagaien eta Ingurumen Osasunaren Ikuskaritzak hartutakoak dira, hiriko kontrol sanitarioaren barnean. Bertze eginkizun garrantzitsu bat Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin eta haren laborategiarekin lankidetzan aritzea da. 2019an, harreman horrek bertze urrats bat egin zuen, maiatzaren 7an Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak eta Iruñeko Udalak administrazioarteko hitzarmena sinatu baitzuten, Iruñeko Udalak Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren laborategiko instalazioak aldi baterako erabili ahal izateko. Hitzarmen horren arabera, 2019ko uztailaren 15etik aurrera, Osasun Publikoko Laborategira eramanen dira udal-laborategiko langileak, beren teknikak eta ekipoak.

Elikagai mota

Lagin kopurua

Saiakuntza kimikoak

Saiakuntza mikrobiologikoak

Guztira

Esnekiak

5

9

8

17

Haragikiak

30

143

42

185

Arrainkiak

2

2

0

2

Olioak eta gantzak

2

3

0

3

Gozotegiak eta izozkitegiak

4

8

8

16

Laugarren gamako barazkiak

8

5

16

21

Plater prestatuak eta aurrez prestatuak

49

0

97

97

Azaleren analisia

49

0

49

49

Guztira

149

170

220

390

INGURUMEN-KONTROLA

Zerbitzuak giza kontsumorako ura, igerilekuak eta udalerria zeharkatzen duten ibaietako ura kontrolatzen ditu. 2019an, ur-hornidurako 771 lagin aztertu zituzten, honako hauetatik harturik: lorategietako, parkeetako eta ikastetxeetako iturri publikoak, patioak eta ikastetxeetako jantokiak urez hornitzeko guneak, haurtzaindegiak eta udal-eraikinetako lantokiak. Halaber, estalitako igerilekuetatik 101 lagin hartu zituzten, eta Arga, Elortz eta Sadar ibaietako uretatik, berriz, 12 lagin.

INGURUMEN-OSASUNAREN LAGINAK AZTERTZEKO JARDUERA 2019KO LEHEN SEIHILEKOAN

Elikagai mota

Laginak

Saiakuntza kimikoak

Saiakuntza mikrobiologikoak

Guztira

Saiakuntzak

Sareko ura

777

7.466

2.330

9.796

Igerileku eta hidromasajeetako ura

101

1.212

707

1.919

Ibaietako ura

12

112

36

148

Guztira

890

8.790

3.073

11.863

ANALISI-JARDUEREN LABURPENA 2019

Jatorria

Lagin kopurua

Saiakuntza kimikoak

Saiakuntza mikrobiologikoak

Saiakuntzak, guztira

Ingurumen Ikuskaritza

890

8.790

3.073

11.863

Elikagai Ikuskaritza

149

170

220

390

Hirugarrenak

180

455

0

455

Kontrol analitikoa

164

268

203

471

GUZTIRA

1.383

9.683

3.496

13.179

EPIDEMIOLOGIA

Epidemiologia Zerbitzua Udalaren osasun-zerbitzu bat da, eta herritarren osasuna babestea eta sustatzea du helburu. Aire zabalean ariketa fisikoa sustatzeko, ibilbide naturaletan barna ibilaldi nordikoen hastapenetako eta 40 urtetik gorakoentzako ariketa fisikoa sustatzeko programak ditu. 2019ko udaberrian, ibilaldi nordikoko 19 saio antolatu ziren, intentsitate desberdinekoak, eta 562 pertsonak parte hartu zuten (353 emakume eta 22 gizon). Udazkeneko saioan, 296 pertsona izan ziren (277 emakume eta 19 gizon), 18 saiotan. 40 urtetik gorakoei zuzendutako ariketa fisikoa sustatzeko programari dagokionez, lau udal-kiroldegitan eta Alde Zaharreko eta Donibaneko osasun-zentroetako instalazioetan egiten da. Martxoan, apirilean eta maiatzean, guztira, 187 pertsonak eman dute izena (horietatik 170 emakumeak), eta 50 eta 65 urte bitartekoak dira nagusi.

Horretaz gainera, martxoaren 12tik ekainaren 28ra bitartean, informazio-sistema aktibatzen da Herritarrendako Arreta Zerbitzuarekin lankidetzan, hirian dauden landare-espezie nagusien polinizazio-maila zein den jakiteko, polenarekiko sentikorrak diren pertsonek eragozpenak izaten ahal dituzten aldetik. 2019ko udaberrian, 15 astez, 20.024 SMS mezu eta 1.916 email bidali zitzaizkien 1.495 pertsonari, eta horietatik 95 izen-emate berriak izan ziren.

Polen-mailari buruzko informazioa jasotzen duen lagun kopurua

2015

2016

2017

2018

2019

Izena emandakoen kopurua

1.035

1.182

1.323

1.404

1.495

Epidemiologia Zerbitzuak Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan dihardu gehiegizko tenperaturak osasunean duen eraginaren aurkako prebentzio-planean, eta hori arrisku-mailari eta «bero-boladaren» kasuan prebentzio-neurriei buruzko informazioan zehazten da. 2019ko udan lehen aldiz ipini behar izan duten plana martxan Iruñean. Era berean, Desinfekzio Parkearekin eta Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan, 2016az geroztik, udalerrian eltxo tigrearen presentzia detektatzeko lanean ari dira, 2019ko maiatzaren 20tik abenduaren 2ra bitartean arrautza-tranpen instalazio- eta bilketa-sistema baten bidez. Aurten, lau astez luzatu da zaintza-kanpaina, ezaugarri klimatologikoak aldekoak izan baitira eltxoarentzat.

Arrautza-tranpen taula/erregistroa Iruñerrian. 2016-19

URTEA

TRANPA KOPURUA

ASTE

KOPURUA

TRANPA KOPURUA

ALDATURIKO LEKUKO KOPURUA

ZAINDUAK

POSITIBOAK

NEGATIBOAK

DESAGERTUAK

2016

8

11

88

0

88

2

1

2017

10

16

160

0

160

2

4

2018

10

12

120

0

120

0

3

2019

10

15

150

0

144

3

3

HIGIENE- ETA DESINFEKZIOKO-ZERBITZUA

DESINFEKZIO-PARKEA

Desinfekzio-parkeak arratoi-hiltze, desinfekzio, intsektu-kentze eta usain-kentze lanak egiten ditu lokaletan eta bide publikoan, ofizioz zein partikularrek eskatuta.

Intsektuak hiltzea

2015

2016

2017

2018

2019

Desinfekzioak (partikularrak)

15

18

11

14

9

Santo Domingo azoka eta Zabalgunea

104

102

104

104

100

Bide publikoa

2.082

1.949

2.663

2.432

1.991

Hauteslekuak

Bide publikoan bilduriko datuak

69

Udal-egoitzak

Bide publikoan bilduriko datuak

56

Zerbitzuak, guztira

2.201

2.069

2.778

2.550

2.225

Intsektu-kentzeen kopuru osoa 2018an izanikoen antzekoa da. Aurten, Haur Hezkuntzako ikastetxeak,

2015

2016

2017

2018

2019

Intsektuak hiltzea ( partikularrak)

129

150

152

192

188

Ikastetxeak eta haur-eskolak

35

41

43

40

41

Udal-egoitzak

307

270

314

514

93

Udaberriko kanpaina

Udal-egoitzetan bilduriko datuak

83

Bide publikoa

Udal-egoitzetan bilduriko datuak

318

Bainu-etxeak eta komun publikoak

167

169

55

15

14

Zerbitzuak, guztira

641

630

564

761

737

Lehen Ziklokoak eta haurtzaindegiak fumigatzeko kanpaina egingo da, baita Udalaren haur-eskolak ere.

Arratoi-garbiketak

2019an, estolderietako arratoiak kontrolatzeko urteko bi kanpainei eutsi zaie, zeinak ugalketagaraiarekin batera egiten baitira (udaberrian eta udazkenean).

2016

2017

2018

2019

Estolderia: erregistroak

1.146

1.394

3.008

3.014

Estolderia: ikuskatzeak

896

3.942

3.282

3.763

Arratoiak hiltzea bide publiko eta udal-eraikinetan

395

612

543

717

Arratoiak hiltzea (partikularrak)

417

78

74

146

Berrikuspenak (partikularrak)

302

21

0

0

Zerbitzuak, guztira

3.156

6.047

6.907

7.822

2019an, berrikusi egin dira etxe edo lokal partikularrak artatzen dituzten zerbitzuak, eta ikusten genuen batzuetan ez genuela dosi nahikoa jarri eta erresistentziak sor zitezkeela. Horregatik, 146 zerbitzu partikular izan arren (2017an eta 2018an halako bi), ia bi aldiz joan behar izan dugu eskaera bakoitzeko.

BERTZE ZENBAIT JARDUKETA

Labezomorroaren kontrola

Urtero, eta udaberrian espeziearen arrautzak eklosionatzearekin batera, Desinfekzio Parkeak ofizioz intsektuak garbitzen ditu Bigarren Zabalguneko eta bertze auzo batzuetako puntu jakin batzuetan, bai eta Txantrea auzo osoan ere.

Eltxo tigrea

Desinfekzio Parkeak espezie hori zaintzeko eta kontrolatzeko programan laguntzen jarraitzen du Iruñean 2019an, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak (NOPLOI) ezarritako jarraibideen arabera.

Liztortzar asiarra

Vespa Velutina liztortzar asiarra kontrolatzeko zerbitzuen kopuruak gora egin du pixkanaka, espeziearen izaera inbaditzaile eta hedakorrari erantzuteko. Hala ere, zerbitzuak 36 habia detektatu eta prozesatu ditu 2019an, bertze urte batzuetan baino gutxiago. Horren arrazoia izan liteke ziurrenik udaberrian tranpa-sare bat instalatzen delako, eta sare horrek ale asko (erreginak) harrapatzen dituelako: 398 liztor 213 ikuskapenetan; udako bero-boladek ugalketa eteten lagundu zuten.

HABIEN BILAKAERA URTEAN

KOMUN PUBLIKOAK

Ekainaren 17tik 23ra bitartean eta abenduaren 9tik 15era bitartean, kontrolak egin dira komun tradizionaletan, zerbitzu horiek zenbat pertsonak erabiltzen dituzten jakiteko:

Uztaila

Azaroa

Zenbatespena

astea

eguna

astea

eguna

Erabilera-

eskuliburua

WC- Sarasate

5986

855

3815

545

255.681

Gazteluko plaza

9256

1322

4455

636

357.808

Gurutzeko plaza

*4156

594

4156

594

216.706

Foruen plaza

3367

481

4995

714

217.893

Basotxoa

4353

622

3207

458

197.182

Antoniutti

3417

488

2444

349

152.874

Ziudadela

2509

358

1249

178

98.066

Media Luna parkea

1138

163

1254

179

62.355

Munduaren parkea

1702

243

1237

177

76.657

Landaben*

**0

0

576

576

25.344

GUZTIRA

1.660.566

GARBIKETA AUTOMATIKOKO KOMUNAK. Erabilera kopurua

2013

2014

2015

2016

2017

2018

2019

Gazteluko plaza

37.159

40.333

39.488

42.777

40.299

31.945

32.108

Sanduzelai*

13.758

13.813

14.756

S.D

S.D

S.D

11.639

Magdalenako zubia*

13.896

13.842

14.120

S.D

S.D

S.D

7.457

Runako parkea*

13.432

11.077

14.462

15.122

12.975

18.896

17.566

Maiteminduen

parkea*

12.593

13.432

10.386

7.977

9.099

10.123

9.686

Mendillorri ikastetxea

8.869

7.914

8.119

10.093

7.366

7.608

9.093

Mendillorriko aintzira

4.218

4.111

4.538

4.563

5.617

4.524

5.590

Karrikiri*

4.775

5.307

5.070

4.279

S.D

3.507

3.653

Felisa Munarriz plaza

9.947

10.649

6.994

7.401

5.833

5.987

6.639

Sarasate pasealekua

33.282

33.586

31.447

27.686

34.846

35.057

40.364

La Olivako

Monasterioa

22.371

23.160

23.782

23.568

S.D

S.D

17.378

Ibarbidea

17.892

10.319

10.377

9.681

9.041

S.D

7.273

Gartzia Naiarakoaren pasealekua

21.896

22.398

22.195

12.603

S.D

21.285

21.336

Serafín Olave

18.940

23.201

23.147

22.959

23.795

23.489

21.557

Ilargi Enea parkea*

6.004

4.372

6.900

5.818

7.698

5.188

7.669

Karlos III.a

15.489

20.034

24.377

31.512

36.427

34.187

40.167

Elío epailearen plaza

6.844

6.024

3.428

4.463

5.609

6.419

7.249

Martzilla monasterioa

5.247

5.972

4.436

4.690

4.327

7.307

5.583

Viñaburu-Ospitaleak

3.736

3.815

2.977

2.867

2.874

2.844

2.441

Turrillas plaza

4.396

6.368

6.408

6.050

6.914

7.176

7.997

Gares plaza

4.951

5.583

6.271

5.604

5.846

5.709

7.194

Erriberri

4.646

6.538

7.200

7.271

7.408

6.485

7.642

San Frantzisko

25.916

36.901

36.187

41.667

30.269

31.210

Alfredo Landa

8.942

12.955

12.779

8.587

S.D

17.753

Sandua pasealekua

4.938

10.046

9.954

12.429

9.543

Taxoare

3.871

1.552

8.942

Guztira

284.341

326.706

345.672

315.996

290.053

281.986

364.731

BAINU-ETXEA ETA ANTONIUTTIKO DUTXAK

Hiriak bainu-etxe bat du Eslava kaleko 9. zenbakian; ur beroz hornitutako instalazioak ditu, eta zortzi dutxa-kabina, sei bainugela (desgaitasunen bat duten pertsonek erabiltzeko egokitutako bi), hiru garbigailu eta hiru lehorgailu. Horretaz gainera, haiek modu egokian erabiltzeko tresna guztiak.

Dutxen erabileren joera

2015

2016

2017

2018

2019

Gizarte-zerbitzuetako dutxa kop.

678

768

956

900

815

Dutxak, guztira

6.963

7.153

6.667

7.347

6.511

Bainu kopurua

1

24

19

6

16

Dutxak eta bainuak, guztira

6.964

7.177

6.686

7.353

6.527

Garbiketa eta lehorketa kopurua

2015

2016

2017

2018

2019

Gizarte-zerbitzuetako garbiketa kop.

865

783

905

808

1.480

Gizarte-zerbitzuetako lehorketa kop.

865

783

905

808

1.480

GUZTIRA Gizarte-zerbitzuak

1.730

1.566

1.810

1.616

2.960

Ordaindutako garbiketak, guztira

1.545

1.615

1.659

1.542

1.974

Ordaindutako lehorketak, guztira

1.477

1.488

1.565

1.473

1.918

Ordainduak, guztira

3.022

3.103

3.224

3.015

3.892

GUZTIRA

4.752

4.669

5.034

4.631

6.852

Antoniuttiko dutxa-zerbitzuan 6 dutxa daude. Sanferminetan bakarrik irekitzen dira publikoarentzat

2015

2016

2017

2018

2019

Dutxa kopurua

1089

1090

914

1092

1060

XIRINGEN BILKETA

Bide publikoan utzitako xiringak erretiratzea da zerbitzu honen eginkizuna, hondakin sanitarioen bidez ustekabean gaixotasunak transmititzeko aukerarik izan ez dadin. Gaur egun, garbiketa automatikoko komunak dira xiringak aurkitzeko aukerarik handieneko lekuak. Zehazki, 2018an baino % 149 gehiago erretiratu ziren, 2013-2014 biurtekotik erregistratzen ez zen kopuru bat, alegia.

Bide publikoan bildutako xiringak

2015

2016

2017

2018

2019

Urtarrila

5

4

0

1

1

Otsaila

7

1

0

14

14

Martxoa

8

2

1

6

5

Apirila

5

5

8

0

10

Maiatza

6

3

5

5

9

Ekaina

0

2

9

2

13

Uztaila

0

3

3

1

10

Abuztua

1

5

12

1

1

Iraila

0

9

7

0

3

Urria

2

3

1

12

6

Azaroa

3

0

0

0

15

Abendua

5

7

6

1

20

GUZTIRA

42

44

52

43

107

UDAL-HILERRIA

Zerbitzu honen eginkizuna gorpuak lurperatzea eta erraustea da (eta ondorengo gorpuak ateratzea, berriro lurperatzea eta erraustea), guztia ere higiene- eta osasun-baldintza egokietan. Aurreko urtearekin alderatuta, eramateen kopuruak behera egin du (% 1,78), baita errausketek ere (% 0,41). Nitxoek % 13,57 egin dute behera eta panteoien kopuruak, berriz, % 6,11 egin du gora. Halaber, lurhobiak % 15,62 gehitu dira. Urtean zehar, errausketen proportzioa % 78,53koa izan da, eta apur bat igo da iazko datuekin alderatuta (% 77,45).

Urtea amaitzean, 3.418 nitxo daude hutsik, aurreko urtean baino 72 gehiago (lautik goragoko nitxo hutsak bertan behera geratu dira), 34 lurrezko hilobi eta 70 kolunbario hutsik (haietako 50, errauts-k utxendako).

Ehorzketen konparazio-taula

EHORZKETA MOTA

2016

2017

2018

2019

Nitxoak

427

435

420

363

Lurra

8

24

32

37

Panteoiak

184

183

180

191

Gorpu-errausketak

2078

2033

2171

2162

Guztira

2697

2675

2803

2753

Desobiratzeen konparazio-taula

DESOBIRATZE MOTAK

2016

2017

2018

2019

Bertze hilerri bat

19

25

16

17

Hezurtegi komuna

803

592

643

314

Berrehorzketak

136

126

126

202

Gorpuzkien errausketak

261

238

206

308

GUZTIRA

1.219

981

991

841

Iruñeko hilerrian ehortzitako kanpotarren jatorria

DESOBIRATZE MOTAK

2015

2016

2017

2018

2019

Iruñerriko herrietakoak

520

538

442

519

575

Nafarroako bertze herri batzuetakoak

479

555

543

542

521

Bertze probintzia batzuetakoak

52

80

73

79

88

GUZTIRA

1.052

1.173

1.058

1.140

1.184