
2019an, 500 semaforo konpondu dira istripuen eta instalazioetako matxuren ondorioz (semaforoak, CCTV kamerak, zutoin pneumatikoak, zinemometroak eta neurgailuak). Urtarrilean eta maiatzean izan zen intzidentzia gehien (72 eta 86, hurrenez hurren).
Jarduketa nagusiak, besteak beste:
Hiriko Alde Zaharreko sarbideak matrikulak irakurriz kontrolatzeko ezarritako sistema (zutoin pneumatikoen ordez) nabarmentzen da. Erabat eraginkorra izan dadin, kamerak ezarri dira auzoko sarrera eta irteera guztietan. Kontrolgune hauek daude: Nagusia-Basotxoa (sarrera-irteera), Kale Berria (sarrera), San Anton-Navas de Tolosa (irteera), Sarasate pasealekua-Navas de Tolosa (irteera), Sarasate pasealekua-San Ignazio (sarrera), Espoz y Mina (sarrera), Estafeta (sarrera), Labrit- Mesedeetakoa-Artzapezpikutza (sarrera), San Agustin (irteera), Karmen (sarrera-irteera), Santo Domingo (sarrera) eta Hezkuntzako aparkalekua (irteera).
Udalak TOK TOK izeneko aplikazioa ezarri zuen sarbide horiek erregistratzeko.
|
SARBIDE MURRIZTUKO EREMUKO IZAPIDEAK |
2017 |
2018 |
2019 |
|
Izapide informatikoak |
38.604 |
105.591 |
139.561 |
|
Sarbide iraunkorrerako baimena |
13.172 |
5.080 |
4.610 |
|
Unean uneko eta aldi baterako sarbiderako baimena |
10.425 |
82.754 |
80.129+28.036 |
|
Tratatutako erregistro-eskaerak |
351 |
146 |
135 |
|
Izapidetutako zinegotzi-ebazpenak |
165 |
49 |
189 |
TAOk araututako aparkatze-tokien kopurua: 20.071. Horietatik, 9.317 urdinak dira; 306, gorri-berdeak; 335, berdeak; 28, gorriak, eta 10.085, laranjak.
2019an, 28.475 bizilagun-txartel eta 721 jarduera-txartel egin ziren.
|
SEKTOREA |
BIZILAGUN-TXARTELAK |
JARDUERA-TXARTELAK |
|
1 ( Alde Zaharra) |
2434 |
1 |
|
2 (Zabalgunea) |
5117 |
53 |
|
3 (Arrosadia-Azpilagaña) |
4048 |
51 |
|
4 (Iturrama) |
6.785 |
261 |
|
5 (Mendebaldea-Erripagaña-Etxabakoitz Iparraldea) |
5.212 |
176 |
|
6 Donibane |
4.879 |
179 |
|
GUZTIRA |
28.475 |
721 |
Jarduketa nagusiak, besteak beste: