Memoria del Ayuntamiento de Pamplona 2019

KOMUNIKAZIO-ZERBITZUA

Iruñeko Udaleko Komunikazio Zerbitzuak 1.705 prentsa-ohar igorri zituen 2019an komunikabideetara, aurreko urtean baino % 10 gutxiago (1.891 udal-informazio igorri zituen orduan). Urrian 190 prentsaohar baino gehiago izan ziren eta martxoan, irailean eta azaroan 150 prentsa-ohar hilabete bakoitzeko. Kultura Alorrak eragin du prentsa-ohar gehien, igorritako informazioen heren bat baino gehiago zehazki. Urtean, 198 deialdi baino gehiago egin zitzaizkien hedabideei, besteak beste ekitaldi, inaugurazio, erakusketa eta prentsaurrekoetarako.

URTEA 2015 2016 2017 2018 2019
Prentsa-oharrak 1.636 1.844 1.913 1.891 1.705
Hedabideen deialdiak 187 281 270 287 189

SEINALE INSTITUZIONALAK 

El Servicio de Comunicación organiza la señal institucional de eventos relevantes para los medios de comunicación, entre ellos en este 2019 la sesión de Constitución del Pleno y elección de Alcalde (15 de junio) y, como todos los años desde el 2007, la señal audiovisual en directo de Chupinazo y Pobre de Mí, eventos que abren y cierra, respectivamente, los Sanfermines. 

WEBGUNEA 

2019ko otsailean Iruñeko Udalak webgune berria estreinatu zuen, aurrekoa, 2007koa, ordezten duena. Webgune berriak eduki, zerbitzu eta herritarrentzako errazagoak diren izapideak biltzen ditu, erabilgarritasuna bultzatze aldera prozedurak errazten dituen egoitza elektroniko berriari lotuta. Estetika eta diseinua ere berritu ditu. Webgunea responsive da, edozein gailutatik arazorik gabe ikus daiteke, eta edukiak berrantolatu zaizkio. Udalak 180.000 euro inbertitu ditu webgune berrian eta egoitza elektronikoan; Hiberus Tecnologíak – horretarako deitutako prozedura publikoaren enpresa esleipendunak– egindako garapen teknologikora eta ANIMSAk egindako lanera bideratu da kopuru hori. Atari berria Drupal teknologia erabiliz gauzatu da, software libreko eta kode irekikoa den eduki-kudeatzailea, erabiltzaile-komunitate aktibo batek garatu eta mantendua. Atari berriak Iruñeko Udalaren apustua mantentzen du A bikoitzeko erabilerraztasun-estandarrak betetzearen alde, eta lau hizkuntzatan dago: gaztelania eta euskara oro har, eta turismo-edukiak zein hiriari buruzko informazioa ingelesez eta frantsesez ere. Horretaz gain, sare sozialak ere barne hartzen ditu, erabiltzaileei edukiak partekatzea errazteko. Webgune berriak emankizunen atala dauka eta prentsaurrekoak, osoko bilkurak eta batzordeak zuzenean ematen ditu; halaber, aurrez grabaturik dagoena ere ikus daiteke. Hala ere, akats informatiko bat dela-eta, ez daukagu 2019an izandako emankizunen kopuruaren daturik.

IRUDI KORPORATIBOA 

2019ko otsailean ere Iruñeko Udalaren logotipo berria aurkeztu zen. Logoak udal-armarria ezkerrean mantentzen du eta “Iruñeko Udala” hitzez laguntzen du, bi testutan, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz, marra gorri batek bereizita. Hautatutako tipografia Poppins delakoa da, sans-serif mota geometrikoa, eta aurkeztutako aldaerak atzealde zuri, beltz eta koloredunen gainekoak dira.

SANFERMINAK 

Sanferminek erreferente mediatikoa eta informatiboa izaten jarraitzen dute. Mundu osoko 120 komunikabidetako 400 profesional grafiko eta kazetari baino gehiago etorri dira Iruñera 2019an, jaietako entzierroen berri ematera. Freelance argazkilariek, Estatuko zein nazioarteko agentziek, hainbat herrialdetako egunkariek, irratiek, zinema- eta telebista-ekoiztetxeek interesa agertu dute entzierroen inguruan. Iruñeko Udalak akreditatutako profesionalak hamar herrialde baino gehiagotatik etorri dira, horien artean: Estatu Batuak, Erresuma Batua, Frantzia, Mexiko, Alemania, Brasil, Errusia, Japonia, Kuba eta Hego Korea.

2019KO SANFERMINETAKO AKREDITAZIOAK: TXUPINAZOA, ENTZIERROA ETA GAIXOA NI

  2019
Akreditatu kopurua Hedabide kopurua
Chupinazo 158 40
Encierro 402 121
Pobre de mí 100 37