
Indarrean dagoen legeriaren arabera, alkateak zinegotzi ordezkariak eskuordetzen ahal ditu, berezko dituen hainbat eskumenetarako. Alkateak, era berean, zinegotzi bereziak izendatzen ahal ditu, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduan aurreikusitako arautzearekin bat.
Zinegotzi ordezkariek eskuordetza-xedapenean aurreikusten diren eskumenak eskuratuko dituzte, edo berariaz eskuordetu ezean, alor bakoitzaren gaien barruan ahalmen, eskubide eta betebehar ororen jabe bilakatuko dira, alkatearen eskumenekoak eta eskuordetzan emateko modukoak izaki eskuordetzan hartutako aferetan. Iruñeko Udalak zazpi zinegotzi ordezkari, zinegotzi berezi bat eta zortzi kudeaketa-alor ditu: Gobernu Gardena (ezin da eskuordetu, eta alkateak kudeatzen du zuzenean); Tokiko Ekonomia Jasangarria; Gizarte Ekintza eta Komunitate Garapena; Herritarren Partaidetza, Berdintasuna eta Gizarte Ahalduntzea; Kultura, Hizkuntza Politika, Hezkuntza eta Kirola; Hiri Bizigarria eta Etxebizitza; eta Hiri Ekologia eta Mugikortasuna.
Urteko lehen seihilekoan zehar, aurreko legislaturan, zazpi zinegotzi ordezkari eta zortzi kudeaketa-alor zituen Udalak, irailean udal-antolamendu berria eratu bitartean: Zerbitzu Orokorrak; Hezkuntza eta Kultura; Herritarren Segurtasuna; Enplegua, Merkataritza eta Turismoa; Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirola; Proiektuak eta Hiri Kontserbazioa; Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena; eta Gizarte Ongizatea eta Berdintasuna.
| Ebazpenak | |
|---|---|
| Gobernu Gardena | 1.390 |
| Gizarte Ekintza eta Komunitate Garapena | 554 |
| Herritarren Segurtasuna eta Elkarbizitza | 2.560 |
| Kultura, Hizkuntza Politika, Hezkuntza eta Kirola |
1.180 |
| Hiri Bizigarria eta Etxebizitza | 1.990 |
| Tokiko Ekonomia Jasangarria | 344 |
| Hiri Ekologia eta Mugikortasuna | 944 |
| Herritarren Partaidetza, Berdintasuna eta Gizarte Ahalduntzea | 275 |
| GUZTIRA | 9.237 |