Iruneko Udalaren 2016eko Memoria

Gobernu Batzarra

Tokiko Gobernu Batzarrak astearte goizetan egiten du ohiko bilkura. Alkatea da burua, baina horrek beste kide bat eskuordetu dezake presidentziarako, eta zazpi zinegotzi ordezkariak dira Gobernu batzarkide. Horrela legeak agindutakoa betetzen da; izan ere, legearekin bat gehienez ere zinegotzi guztien herenak osa dezake Tokiko Gobernu Batzarra, alkateaz gainera (Iruñean 27 zinegotzi dira). 2016an, Tokiko Gobernu Batzarrak 76 bilera egin zituen. Haietan, 552 erabaki hartu ziren.

Bilkurak20122013201420152016
Ohiko bilkurak 45 44 47 44 46
Bilkura bereziak - 1 - 1 -
Presako bilkura bereziak 23 27 24 27 30
GUZTIRA6872717276
Hartutako erabakiak 442 467 511 584 552

Tokiko Gobernu Batzarra izan da Iruñeko Udaleko kide anitzeko organoen artean lehena espediente guztiak elektronikoki bideratzean. 2014tik, Batzar horretako kide diren zinegotziek aldez aurretik kontsulta ditzakete, elektronikoki, Udal-espedienteen Kudeatzailearen bitartez, batzarrean eztabaidatuko diren edukiak. Halaber, udal-batzorde informatiboak ere digitalizatu ziren: "Lehendakaritza", "Herritaren Aferak", "Hirigintza", "Iradokizunak eta Erreklamazioak" (bi hilabetean behin), "Kontuak" (sei hilabetean behin) eta "Kontratazioak zaintzekoa" (hiru hilabetean behin).