Iruñeko Udalaren 2013ko Memoria

Udalbatzaren osoko bilkura

Iruñeko Udalaren Osoko Bilkura alkateaz eta 26 zinegotzi hautetsiez osatua dago. Alkatea da bilkura-burua. Ohiko osoko bilkurak hil bakoitzaren lehen ostegunean egiten dira, 16:30ean hasita, eta hil bakoitzaren hirugarren ostiralean, 9:30ean. Abuztuan ez da osoko bilkurarik egiten.

2015ean, 18 bilkura egin ziren. Osoko bilkurak jendaurrekoak dira; horrenbestez, nahi duen jende oro joan daiteke bilkuretara. Osoko bilkurak, gainera, Iruñeko Udalaren webgunearen bidez ematen dira (www.pamplona.es), eta aurreko bilkurak kontsultatzeko aukera ere badago. Maiatzeko hauteskundeen ondoren, Udalbatza osatzeko bilkura egin zen, ekainaren 13an.

Bilkurak20112012201320142015
Ohikoak 10 15 12 17 9
Bereziak 7 3 7 1 8
Eratzaileak 1 - - - 1
GUZTIRA1818191818
Hartutako erabakiak 208 247 241 189 168
Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala