Iruñeko Udalaren 2013ko Memoria

Zinegotzi ordezkariak

Indarrean dagoen legeriaren arabera, alkateak zinegotzi ordezkariak eskuordetzen ahal ditu, berezko dituen hainbat eskumenetarako. Alkateak, era berean, zinegotzi bereziak izendatzen ahal ditu, Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduan aurreikusitako arautzearekin bat.

Zinegotzi ordezkariek eskuordetza-xedapenean aurreikusten diren eskumenak eskuratuko dituzte, edo berariaz  eskuordetu ezean, alor bakoitzaren gaien barruan ahalmen, eskubide eta betebehar ororen jabe bilakatuko dira, alkatearen eskumenekoak eta eskuordetzan emateko modukoak izaki eskuordetzan hartutako aferetan. Iruñeko Udalak zazpi zinegotzi ordezkari, zinegotzi berezi bat eta zortzi kudeaketa-alor ditu: Gobernu Gardena (ezin da eskuordetu, eta alkateak kudeatzen du zuzenean); Tokiko Ekonomia Jasangarria; Gizarte Ekintza eta Komunitate Garapena;  Herritarren Partaidetza, Berdintasuna eta Gizarte Ahalduntzea; Kultura, Hizkuntza Politika, Hezkuntza eta Kirola; Hiri Bizigarria eta Etxebizitza; eta Hiri Ekologia eta Mugikortasuna.

Urteko lehen seihilekoan zehar, aurreko legislaturan, zazpi zinegotzi ordezkari eta zortzi kudeaketa-alor zituen Udalak, irailean udal-antolamendu berria eratu bitartean:  Zerbitzu Orokorrak; Hezkuntza eta Kultura; Herritarren Segurtasuna; Enplegua, Merkataritza eta Turismoa; Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirola; Proiektuak eta Hiri Kontserbazioa; Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena; eta Gizarte Ongizatea eta Berdintasuna.

Ebazpenak (egungo udal-antolamendua)
Gizarte Ekintza eta Komunitate Garapena 205
Herritarren Segurtasuna eta Elkarbizitza 1.689
Kultura, Hizkuntza Politika, Hezkuntza eta Kirola 312
Hiri Bizigarria eta Etxebizitza 803
Tokiko Ekonomia Jasangarria 122
Hiri Ekologia eta Mugikortasuna 423
Herritarren Partaidetza, Berdintasuna eta Gizarte Ahalduntzea 85
GUZTIRA3.639
  Ebazpenak (aurreko udal-antolamendua)
Zerbitzu Orokorrak 290
Hezkuntza eta Kultura 591
Herritarren Segurtasuna 4.310
Enplegua, Merkataritza eta Turismoa; Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kirola 985
Proiektuak eta Hiri Kontserbazioa 318
Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumena 1.765
Gizarte Ongizatea eta Berdintasuna 341
Gerentzia 54
GUZTIRA8.654
Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala