Iruñeko Udalaren 2013ko Memoria

Tokiko Gobernu Batzarra

Tokiko Gobernu Batzarrak astearte goizetan egiten du ohiko bilkura. Alkatea da burua, baina horrek beste kide bat eskuordetu dezake presidentziarako, eta zazpi zinegotzi ordezkariak dira Gobernu batzarkide. Horrela legeak agindutakoa betetzen da; izan ere, legearekin bat gehienez ere zinegotzi guztien herenak osa dezake Tokiko Gobernu Batzarra, alkateaz gainera (Iruñean 27 zinegotzi dira). 2015ean, Tokiko Gobernu Batzarrak 72 bilera egin zituen. Haietan, 584 erabaki hartu ziren.

20112012201320142015
Ohiko bilkurak 46 45 44 47 44
Bilkura bereziak 2 - 1 - 1
Presako bilkura bereziak 10 23 27 24 27
GUZTIRA5868727172
Hartutako erabakiak 576 442 467 511 584

Tokiko Gobernu Batzarra izan da Iruñeko Udaleko kide anitzeko organoen artean lehena espediente guztiak elektronikoki bideratzean. 2014tik, Batzar horretako kide diren zinegotziek elektronikoki aldez aurretik kontsulta ditzakete, Udal-espedienteen Kudeatzailearen bitartez, batzarrean eztabaidatuko diren edukiak. Halaber, udal-batzorde informatiboak ere digitalizatu ziren: "Lehendakaritza",  "Herritaren Aferak", "Hirigintza", "Iradokizunak eta Erreklamazioak" (bi hilabetean behin), "Kontuak" (sei hilabetean behin) eta "Kontratazioak zaintzekoa" (hiru hilabetean behin).

Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala