Gizarte Ongizatea eta Berdintasuna
Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorrak Udalaren gizarte-zerbitzuen sistema herritarren eskura jartzea ahalbidetzen du, herritarren beharrei erantzuna emanda, komunitate solidarioagoa, orekatuagoa eta gizarte-kohesio handiagokoa lortze aldera. Alorraren mendean daude, besteak beste, auzo-unitateak, apartamentu babestuak eta etxebizitza komunitarioak, emakumeari laguntzeko zerbitzua, garapenerako lankidetza, familiari laguntzeko programak, gizarteratze- eta laneratze-ekintzak (Lantegi Eskolak, adibidez), Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunerako Iruñeko II. Planaren garapena edo Compañíako Zentroa.
Galería fotográfica:
Arantzadiko Parkea Lantegi Eskolako ikasleak, egindako kanoia bere tokian jarri eta gero
Udalak Azaroaren 25eko pasealekua inauguratu zuen Ermitagaña-Mendebaldean, genero-indarkeriaren Nafarroako biktima guztien omenez
II. Zabalguneko Bateragarritasunaren aldeko Toki Ituna berritzeko sinadura-ekitaldia
Etxerik Gabeko Pertsonak Artatzeko Zentroaren kanpoaldea
Nafarroako Elikagai Bankuarekin hitzarmena sinatzeko ekitaldia
IPESekin hitzarmena sinatzeko ekitaldia
Secretariado Gitano Fundazioarekin hitzarmena sinatzeko ekitaldia
Gizakia Helburu Fundazioarekin hitzarmena sinatzeko ekitaldia
Etxeko lanetan ardurakidetasuna sustatzeko eta eraso sexistei aurre egiteko Sanferminetan egindako kanpainaren irudia
Arropa-garbitzaileen Zaldua, Arga ibaiaren parkean
Eraikuntzako eta Zaharberritze Lanetako Lantegi Eskolako zurginak, Udaletxean bilduta dauden protokolozko opariak gordetzeko armairu baten egileak
Koadernaketa- eta Serigrafia-ataza
Prebentzio-lanak sukar tifoideari eta kutsatutako urarekin loturiko beste gaixotasun batzuei aurre egiteko. Haiti. Asociación Navarra Nuevo Futuro elkartea
Osasuna sustatzeko eta gizarte-azpiegiturak hobetzeko ekimena, Cuscatancingo eta San Martín udalerrietan (El Salvador). Felipe Rinaldi Fundazioa
Moatizeko haurren eta emakumeen aldeko sustapen integrala. Hezkuntza-jarduerak zabaldu eta hobetzeko ekimena Vera Occhiena ikastetxean (Mozambike). VIDES
Hamabost pertsona ari dira prestakuntza jasotzen Mendekotasunean daudenei gizarte- eta osasun-arta etxeetan eta erakundeetan emateko Enpleguko Lantegi Eskolan
Kiliki bat etxeko lanetan moldatzeko gaitasuna duela erakusten, Udala atxiki zaion Berdintasunaren aldeko kanpainaren barruan
Kapela-ontziak –udal-segizioaren burukoetarako–, Koadernaketa- eta Serigrafia-atazak egindakoak
