INSTALAZIO ELEKTRIKOA BERRITZEA SOLDADURAKO LANTEGI ESKOLAKO LOKALEAN
Aurrekontua: 61.744,82 €
Enpresa esleipendunak: LFATARRABIA MANTENIMIENTO SLU
Proiektugileak eta laguntzaileak: INTERESE. Angel Imízcoz Villar. Ingeniaria. Soldadurako Lantegi Eskola
Udal-arduraduna: José Ignacio Alfonso Pezonaga, Udaleko arkitektoa
Kokapena: Maiteminduen plaza. Arrotxapeko Civivoxa
Posta-kodea: 31014
Lokala behe-solairukoa da, konpartimentaturik dago eta behar bezala bereizita ondoko lokaletatik (JUSLARROCHA CIVIVOXA), eta sarbide esklusiboa dauka kanpoaldetik, beste edozein jardueratik independentea. Lokalean jatorriz jarritako behe-tentsioko instalazio elektrikoa hura instalatzean indarrean zegoen araudiarekin bat egin zuten, hau da, 1973ko REBTek ezarritakoarekin bat. Orduz geroztik, zenbait moldaketa eta handitze-lan txiki egin dituzte instalazio elektrikoan, baina instalazioa ez da inoiz guztiz moldatu 2003tik indarrean den REBTrekin bat.
Lokala bakana da eta sarbide independentea dauka kanpoaldetik (Maiteminduen pasealekua, 37). Jarduerak behe-solairua hartzen du eta ez du beste ezein espaziorik betetzen ez goitik ez behetik. Sektorizaturik dago estanko moduan ondoko jardueretatik eta 518 m²-ko azalera dauka, honela banatuta: bulegoak (33,77 m2), soldadurako lantegia( 296,11 m2), material-biltegiak (87,85 m2), komunak eta aldagelak (50,66 m2) eta prestakuntza-gela (50,16 m2). Elektrizitate-hartunea energia elektrikoa banatzen duen sare publikotik hartzen da eta lur azpitik doa eraikinaren behe-aldean barna, bertan baitago kokaturik proiektuaren xedea den lokala; gero Babes eta Neurriko Kutxa Orokorreko sarrera-borneei lotzen zaie. Eraikinaren fatxadako babes eta neurriko multzotik banakako deribazio-linea zabaldu dute barne instalazioko Aginte- eta babes-panelera.
Lokalaren barnealdean, Instalazioaren Aginte- eta babes-panel orokorra instalatu da. Panela osatzen dute metalezko inguratzaile estanko batek –gutxienez 160 modulu hartzeko gauza– eta kutxa moldeatuko etengailu batek –eten- eta babes-paramentu elektrikodunak– . Babes-maila IP65ekoa da. Lokalean egiten den jarduera, banaketa eta zenbait gunetako kontsumoen kontzentrazioa ikusita, egoki jo izan da makineria-panel laguntzaileak eta soldadura-kabinetarako korronte hartuneak babesteko panel independenteak paratzea, instalazioa orokorrean moldakortasun, bereizketa eta kontrol handiagoz erabili ahal izateko. Soldadurako lantegian, instalazioa kanpotik egin da estanko moduan, eta RV-K 0,6/1 kV tankerako eroaleak altzairu galvanizatuzko tutuetan edo OVC zurruneko eta lotura-hariztaketadun tutuetan barna doaz.
Lantegiaren eremuaren barruan dauden hargailuetarako deribazioak ere kanpokoak eta estanko modukoak dira eta RV-K 0,6/1 KV edo H07V-K motako eroaleak altzairu galvanizatuzko tutuetan edo PVC zurruneko eta harizketadun tutuetan barna doaz. IK09 da inpaktuarekiko gutxieneko erresistentzia. Eta haren gutxieneko estankotasun-indizea IP54 da, 3. Taularekin (ITC-BT-29) bat. Instalazioa lehenagotik bazegoenez eta orain egin behar den jardueraren antzeko bat bertan egiten zelako, tokiak bazituen instalazio elektrikoa eta dagokion babespeko lur-konexioko sarea. ITC-BT-28 Jarraibide Tekniko Osagarria betez, zirkuitu independenteak instalatu dituzte bloke autonomo automatikoak elikatzeko, larrialdietarako argiztatze-sistema sortze aldera. Horren guztiaren bidez, araudiarekin bat eguneratu da Soldadurako Lantegi Eskolako instalazio elektrikoa.