KANPOKO AROTZERIA ETA XAFLA ZEHARRARGIKO ESTALKIA ORDEZTEA MILAGROSAKO GEZK ZENTROAN
Aurrekontua: 97.142,82 €
Enpresa esleipendunak: CONSTRUCCIONES METÁLICAS MARLA, SL
Proiektugileak eta laguntzaileak: -
Udal-arduraduna: Rakel Arbizu Armañanzas, Udaleko Arkitekto Teknikoa
Kokapena: Blas de Laserna k. 61
Posta-kodea: 31005
Milagrosako GEZK zentroko kanpoko arotzerietan eta miniuhin-xafla zeharrargiko estalkian egindako jarduketek honako xede hau dute: inguratzailearen elementu batzuk eraberritzea eta higiezinaren bizigarritasun- eta erabilera-baldintzak hobetzea.
Kanpoko arotzeria
- Kanpoko arotzeria berria paratu dute, orri irekigarriez eta ardatz aldagarriko burdineriaz. Zubi termikoaren haustura duten aluminiozko profilek (Kortizo edo antzeko baten 3500 seriea) osatzen dituzte, zuri kolorekoak dira barnetik eta zilar edo zuri kolorekoak kanpotik. Profilak europar ganberakoak dira; haien markoa, 55ekoa eta orria, 62koa.
- Bi eremutan, beiradun kristal bikoitza jarri dute emisibitate baxuko 4-18- LOW E 6 ganberaz eta zigilatze perimetral bikoitzaz. - Eta balkonera-aldean beiradun kristal bikoitza jarri dute emisibitate baxuko 3+3-14-4+4 ganberaz eta zigilatze perimetral bikoitzaz.
- Pertsianak paratzea PVCko 185 mm-ko kutxa konpaktuaz, aluminiozko xaflen atalez eta poliuretanozko isolatzaileaz; jasotzailea leihoan (V1 eta V2) sartuta dute eta sakagailurako motor bidez eragiten zaio (V3).
Eraikinaren barruko jarduketak
- Ikasgelak banatzeko trenkada bat jartzea, LHDko hormaz eta bi aldeetako estaldura jarraiaz.
- Ia eraikin osoa pintatzea, batez ere lanek hartutako eremuetan.
- Ikasgelak banatzeko trenkada bat jartzea, LHDko hormaz eta bi aldeetako estaldura jarraiaz.
Jarduketak eraikinetik kanpoko patioan
- Patioaren estalkia –miniuhin-xafla zeharrargikoa– desmuntatzea eta haren ordez estalki berri bat paratzea, estalkietarako panel zeharrargiko modulu-sistema autosostengatzaileaz.
- Euri-urak jasotzeko zorrotenak kendu eta haien ordez altzairu galvanizatuzkoak jartzea.
- Azaleko instalazio elektrikoa desmuntatzea (kanalizazioak, erregistroak eta kutxak) eta patioaren kanpoko argiztapena ordeztea proiektore berrien bidez.
- Bistako adreiluko fatxadak garbitzea ur zorrotadekin eta eskuilatuz.