EMAKUMEEN ETXEAREN BARNE BERRIKUNTZA
Aurrekontua: 134.988,10 €
Enpresa esleipendunak: BISEL NAVARRA SL
Proiektugileak eta laguntzaileak: Miguel Monreal Vidal. Arkitektoa
Udal-arduraduna: José Ignacio Alfonso, Udaleko arkitektoa
Kokapena: Agoitz k., 4
Posta-kodea: 31004
Emakumeen Etxea egokitzeko lanak. Hona Pablo Sarasate kontserbatorio ohia barnetik zaharberritzeko egindako lanak: sarbide-egoera hobetzea, sarbidea, barneko akaberak eta suteen kontrakoak berritzea, Agoitz kalearen 9ko udal-eraikinaren mendebaldeko behe solairuaren eremu batean. Eraikinaren egitura ez da batere ukitu eta hasieran bezala segitzen du, eta egokitzapen-lan txikiak baino ez dira egin. Jarduera berriak eraikina partekatzen du Udalaren Etxez Etxeko Arreta lantaldearekin, zeina lehen solairuan baitago. Erabilera-mota, arautze-baldintzei dagokienez, lehen zegoen irakaskuntza-erabileraren tankerakoa jo izan da. Behe solairuko gune hauetan esku hartu dute:
- Atezaintza: jendaurrean zabalik, informazio-gune gisara. (2 toki).
- Emakumeendako komuna eta komun irisgarri bat.
- 01 ikasgela– erabilera anitzekoa.
- 02 ikasgela– erabilera anitzekoa.
- 03 ikasgela– erabilera anitzekoa.
- 04. ikasgela– bilera-gela.
- 05 ikasgela- kontsulta- eta erreprografia-gela.
- Atsedengunea, 04 ikasgelara zuzenean iristeko sarbideaz.
- Armairu-eremua.
Hona hemen egindako jarduketak:
Igeltserotza eta akaberak
- Sarrerako arrapala bat eraikinaren kanpoko aldean eta eskailera berriak barnealdearekiko 70 cm-ko desnibela berdintzeko.
- Behe solairuko mendebaldeko hegalean komunak guztiz zaharberritzea eta emakumeendako komun bat eta komun irisgarri bat eraikizea.
- Korridorean zegoen banaketa-atondoa, pladurrezko trenkadakoa, kentzea eta larrialdietarako bi ate metaliko eta zurezko armairu-fronte bat jartzea.
- Ikasgeletako tarima guztiak lixatu eta bernizatzea, isuri gutxiko ur-bernizez.
- Korridoreko eta sarrera-guneko lurzoruaren terrazoa leuntzea, eraikinaren sarrerako zoruan tratamendu irristagaitza aplikatuta.
- Ikasgela guztietako sabaia eta hormak pintatzea, silikato-pinturaz, euskarria prestatu eta akatsak konpondu ondoren.
- Zurezko arotzeria guztiak lakatzea: Ikasgeletako ateak, leiho-zangoak eta zurez eginak dauden gainerako erremateak.
- Erradiadoreak berpintatzea erradiadoreetarako esmalte bereziaz.
- Lurzatiko lorategian dagoen hesia kentzea. Bihurdura bakuneko sareaz zutoinekin.
Arotzeria metalikoa eta zurezkoa
- Eraikinaren sarreran zegoen aluminiozko arotzeria, zubi termikoaren hausturaduna, birmoldatzea, alde finkoak errespetatuz eta orri irekigarriak ordeztuz. Pasaguneko orri beiradun nagusi bat paratu dute; 90 cm-koa da, kanporantz zabaltzen da eta orri nagusian izu-barraz hornitu zaio, automatizazio-mekanismoaz irisgarritasuna ziurtatzeko.
- Bi arotzeria beiradun berri jarri dituzte, alboan eta goian alde finkoa dutenak, bi orri irekigarriez. Bietako bat korridore nagusian dago,eta bestea, EEALerako sarbidean.
- Ate bat birkokatzea, kanporantz zabaltzeko moduan, korridorea inbaditu gabe.
- Harrera-gunea ixteko zurezko arotzeria moldatzea, gutxienez 80 cm-ko igarobidea lortzeko. Horretarako, zurezko perimetro-bastidore bat proiektatu dute zegoen arotzeria osatzeko; haren bidez markoaren zereginak betetzen dira eta aukera ematen du ate bat jartzeko pasabide-zabalera murriztu gabe.
- Bi orriko ate lerragarri berri bat paratzea, 04 ikasgela atsedengunearekin zuzenean komunikatzeko.