PATXI LARRAINZAR IPko SABAI AIZUNA ORDEZTEA

PATXI LARRAINZAR IPko SABAI AIZUNA ORDEZTEA

Aurrekontua: 258.523,94 €

Enpresa esleipendunak: AGUASER SUMINISTROS Y SERVICIOS, SL

Proiektugileak eta laguntzaileak: -

Udal-arduraduna: Lidia Martínez Zancajo, Udaleko arkitekto teknikoa

Kokapena: Agur Maria zeharkalea

Posta-kodea: 31014

Patxi Larrainzar Ikastetxe Publikoaren oraingo arkitektura-konfigurazioa Ave María Ikastetxe Publikoa 1916an eraikitzeko lanen eta geroan egindako birmoldaketen eta handitze-lanen ondorioa da. Aldaketa garrantzitsuenak Nafarroako Hezkuntza Departamentuak proiektatu eta egin zituen, 2004 eta 2007. urteen artean. Higiezinak, egun, hiru solairu (behea gehi beste bi) ditu bi gorputzetan banatuta; zaharrena lau angelukoa da eta Marcelo Celayeta zein Nazario Carriquiri kaleen artean kokaturik dago. Eraikin modernoagoak C itxurako planta dauka eta bere hegaletako batek lotura egiten du ikastetxeko bolumen zaharrenarekin.

2018ko abuztuan, gimnasioko sabai aizunean jausi bat gertatu zen, erakin modernoaren behe solairuan. Jausian kartoi-igeltsuko sabai aizunaren 40 m2 inguru erori ziren ikasgelaren erdiko aldean. Sabai aizunaren muntaketa aztertuta, ondorio honetara iritsi ziren: jausia instalazio akastunaren ondorioz gertatu zen, ez baitzituzten estaldura hauetan erabili ohi diren berariazko profilak baliatu, eta, gainera, erabilitako aingurek ez zuten erresistentzia egokirik egiten jasan behar zuten pisuarekiko. Eraikin berriko sabai aizun guztiak gimnasioan erori zeneko sistema berbera erabilita finkaturik zeudela egiaztatuta eta sistemaren egonkortasuna ezin bermatuta, eraikin osoko sabai aizuna kendu eta beste bat jarri zuten sabai aizunak ainguratzeko aingura-sistema homologatuak eta berariazkoak jarrita.

PATXI LARRAINZAR IPko SABAI AIZUNA ORDEZTEA

Honako sabai aizun hau muntatzea erabaki zen: desmuntagarria eta erregistragarria, altzairu galvanizatuzko profilen gainekoa eta bistako aldean lakatua, eta horrekin batera sabai aizun jarraituko zenbait alde geletako perimetroetan. Ikasgeletan eta bulegoetan, 600x600 mm-ko xafla xurgatzaile akustikoak jarri zituzten, eta korridoreetan 600x1200 mm-koak. Komun eta aldageletan, 600x600 mm-ko binilo zuriaz gainestalitako igeltsu-xaflak.

Aukeraz baliatuta, argi-elementuak kendu eta haien ordez energia-eraginkortasun handiko led lanpara duten luminaria berriak jarri dituzte, led-argi iturriaz, eta, halakorik behar dutenak, argiztapen-sentsore eta -erregulatzaileez. Hartara, bete egin da indarreko arauek energia-aurrezteko neurriez eta argiztapen-instalazioen energia-eraginkortasunaz bezainbatean ezarritakoa.

Lan horien osagarri, gainerako instalazioetatik erretiratutako azaleko elementuak (telekomunikazioak, irudia eta soinua, suteen kontrako babesa) berriz ere jarri zituzten bere tokian, berrerabili zituztelako.

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >