GARCIA GALDEANO IKASTETXE PUBLIKOKO BEHE SOLAIRUAN KANPOKO AROTZERIAK ORDEZTEA

GARCIA GALDEANO IKASTETXE PUBLIKOKO BEHE SOLAIRUAN KANPOKO AROTZERIAK ORDEZTEA

Aurrekontua: 146.818,67 €

Enpresa esleipendunak: AGUASER SUMINISTROS Y SERVICIOS, SL

Proiektugileak eta laguntzaileak: -

Udal-arduraduna: Rakel Arbizu Armañanzas, Udaleko Arkitekto Teknikoa

Kokapena: Valtierra k. 29A

Posta-kodea: 31015

García Galdeano IPko behe solairuko kanpoko arotzerietan egindako jarduketek honako xede hau dute: inguratzailearen elementu batzuk eraberritzea eta higiezinaren bizigarritasun- eta erabilera-baldintzak hobetzea. Hona jarduketak zehazturik:

GARCIA GALDEANO IKASTETXE PUBLIKOKO BEHE SOLAIRUAN KANPOKO AROTZERIAK ORDEZTEA

Kanpoko arotzeria

- Kanpoko arotzeria berria orri irekigarriek eta ardatz aldagarriko burdineriak osatzen dute. Orriok zubi termikoaren haustura duten aluminiozko profilez (Kortizo edo antzeko baten 3500 seriea) eginak daude, eta zuri kolorekoak dira barnetik eta zilar kolorekoak kanpotik. Profilak europar ganberakoak dira; haien markoa, 55ekoa eta orria, 62koa. Beiratze bikoitza jarri dute emisibitate baxuko 3+3-14-4+4 ganberaz eta zigilatze perimetral bikoitzaz.

- Pertsianak paratzea PVCko 185 mm-ko kutxa konpaktuaz, aluminiozko xaflen atalez eta poliuretanozko isolatzaileaz; jasotzailea leihoan sartuta dute eta sakagailurako motor bidez eragiten zaio.

Eraikinaren barruko jarduketak

- Ikasgelen arteko banaketa-trenkada bat eraistea, ikasgela handiago bat sortuz.

- Ikasgela berrian, linoliozko zoladura eta paramentu bertikaleko estaldura berria jarri dituzte lehenagotik zegoen zoladuraren gainean.

- Dauden trenkadetan bao batzuk ireki dituzte, 4. eta 8. ikasgeletan, eta gero aluminiozko arotzeria paratu dute haietan.

- Eraikina oro har pintatzea, batez ere lanek hartutako eremuetan.

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >