HELLO EGUNSENTI HAUR-ESKOLA ZAHARBERRITZEA
Aurrekontua: 643.100,73 €
Enpresa esleipendunak: Excavaciones Fermín Osés SL
Proiektugileak eta laguntzaileak: -
Udal-arduraduna: Fermín Ibarrola Labiano, Udaleko arkitektoa eta Ana Suescun Erro, Udaleko arkitekto teknikoa
Kokapena: Miravalles kalea, z.g.
Posta-kodea: 31015
Hona esku-hartzearen funtsa: Ibiltarien, ertainen eta nagusien moduluak hartzen zituen hegala eraitsi dute, eta, horren ondorioz, solairu ireki eta argitsua geratu da, eta eraikina zabaldu, Morea Parkearekin bat egiten duen lurzatiko mugaraino; hori horrela, aipatu moduluak 28/2007 FDaren irizpide berritzaileekin bat antolatu daitezke. Bolumenaren eta azaleren egitura kontuan harturik, espazioa ezin da hiru modulutan zatitu, orain arte bezala, eta horietako bat kendu beharra dago, beste biak eskatutako irizpideen arabera banatu ahal izateko. Modu horretan egungo Haur Eskolaren espiritua mantentzen da, zeinak oinarri baitu, funtsean, estalitako patioa izatea haur-eskolako bizitzaren erdigunea. Eraberritze-lanekin, gune hori modulu guztien bihotz bihurtzen da, guztiek bertara jotzen baitute.
Administrazio-guneetan, komunetan eta bularrekoen moduluan instalazio arloko esku-hartze txikiak egin dira (megafonia, suteen kontrakoa eta, puntualki, ur-hornidura). Halaber, erabilera-aldaketa egin da jantokiaren eta sukaldeko biltegiaren artean, eta garbitegiko eremua zein banagailua berrantolatu dituzte. Proiektua jada existitzen zen eraikin bat handiagotzea denez –non aldi berean, aurrez, hainbat esku-hartze egin baitira–, esku-hartzeak guztiz berritzaileak izan dira barrualdean, baina mimetikoak kanpoaldean, halako moduan non handiagotzea ez baita ia nabaritu. Hori horrela, gune berriak sortu dira, haurrendako seguruagoak eta baldintza hobeak dituztenak tenperatura, aireztapen eta argiaz bezainbatean.