HOBEKUNTZA-LANAK GAZTEDIAREN ETXEAN
Aurrekontua: 60.987,81 €
Enpresa esleipendunak: Antonio Oneca, SL | Ingeman, SA | Rótulos y Eventos Zunzarren, SL | Aluminios Redín, SL | Soluciones Geasol, SL
Proiektugileak eta laguntzaileak: NAVEN INGENIEROS
Udal-arduraduna: Jose Ignacio Alfonso Pezonaga, Udaleko arkitektoa; Lidia Martínez Zancajo Udaleko arkitekto teknikoa
Kokapena: I Zangoza k., 30
Posta-kodea: 31005
Gaztediaren Etxea, 1968. urtean eraikia, erabilera soziokulturaleko eraikin bat da, Iruñeko gazteei zuzendutako jarduerak egiteko tokia, topaketa, elkarbizitza eta prestakuntzakoa. Nafarroako Gobernuarena da eta hark Iruñeko Udalari laga zion hogeita hamar urteko epeaz, 1986ko urritik aurrera kontatzekoa. Gero, 2016an berritu zuten lagapena.
2005ean, eraberritze-lanak egin zituzten eraikinean, hura irisgarritasunaz bezainbatean araudira egokitzeko eta denboraren joanean aldatuz doazen instalazioen eskaria eta erabilera berrien arabera eraikina egokitzeko. Geroago, 2007an, obra batzuk egin zituzten komun guztiak birgaitzeko, irisgarritasun-arauak betetze aldera.
Egindako berritze-lanak gorabehera, instalazioetan ez da apenas esku hartu; hortaz, zaharkiturik geratzeaz gain, ez dute barnean konfort higrotermikoa bermatzeko instalaziorik. Hori horrela, behe tentsioa eta telekomunikazio-azpiegitura instalatzeko proiektuak erredaktatu zituzten, Behe-tentsiorako Elektroteknikoari buruzko Araudian ezarritakoarekin bat. Halaber, hiru fasetan enkargatu zuten klimatizazioa instalatzeko proiektuaren erredakzioa .
Horrez gain, esku-hartze txiki batzuei heldu zieten, higiezinaren konfort-maila hobetze aldera, esaterako ate automatikoak instalatu zituzten eraikinaren sarrera nagusian, aire-gortina batez. Bestalde, eraikinaren kanpoaldeko arotzeriak ordezteari buru eman zioten, izan ere, jarduketa hori 2005etik ari ziren gutxika egiten esku hartzeetan lehenetsita kontserbazio-egoera okerragoan zeuden aleak. Hartara, kanpo aldetiko isolamendua bermatzen ez zuen jatorrizko arotzeria, burdinazkoa eta beiratze bakunekoa, kendu eta haren ordez beiratze bikoitzeko aluminiozko arotzeria jarri dute eraikinaren inguratzaile osoan.
Amaitzeko, terrazan, non aurreikusita baitago klimatizazioko kanpo unitateak instalatzea, metalezko pantaila integratu batzuk jarri dituzte bistak ezkutatzeko.