MILAGROSAKO AUZO UNITATEA BIRGAITZEA

MILAGROSAKO AUZO UNITATEA BIRGAITZEA

Aurrekontua: 345.790,93 €

Enpresa esleipendunak: Construcciones Diaz García SL

Proiektugileak eta laguntzaileak: Arkitektoa: Andres Serra Chiofalo - INARQ Ingeniaritza: Andres Bustince Ibañez

Udal-arduraduna: Fermín Ibarrola Labiano, Udaleko arkitektoa

Kokapena: Irati errekaren k., 9

Posta-kodea: 31005

2019. urtean zehar, zenbait lan egin dira Irati errekaren 9ko lurzatiaren beheko aldean kokaturiko lokalean, hala nola barne-berrikuntza eta egokitzapen teknikoa zein funtzionala, lokala Udaleko Gizarte Zerbitzuen MILAGROSAKO AUZO UNITATE gisara erabiltzeko. Lokala berritzeko lanek espazioen egokitasun funtzionala bilatu dute, eta horretarako banaketa berria egin da eta fatxadan esku-hartze arin batzuk egin dituzte barneko birbanaketari doituz bao berriak irekitzeko, eta sarbide zuzena ireki da kale nagusira. Sarbidea tokiz aldatu dute, eta orain eraikinaren fatxada nagusian jarri dute arrapala txiki batez horniturik, espaloiaren eta lokaleko barne kotaren artean aurreikusten den desnibela berdintzeko.

Hortik harrera eta administrazio gunera sartzen da sarbide nagusitik atondo batean barna ate lerragarri bikoitz automatikoa zeharkatuta. Berehala erabilera publikoko bi komun topatuko ditugu. Komun egokitua bilera-aretoaren ondoan dago. Lokalera sartu ahala, zabalera berdina eta antzeko azalera duten 8 bulegotako bateria bat topatuko dugu. Korridorean aurrera joanda erdiko gunera iristen da; bilera-aretoa, komun egokitua eta gizonendako komuna daude bertan. Aurrerago, 4 bulego gehiago eta ebakuazioa egiteko korridorea daude, eta bertan kokatuta beroa sortzeko instalazio-armairua.

Zeuden arotzerien ordez, aluminiozko arotzeriak paratu dituzte zubi termikoaren hausturaz eta aluminio indartuzko pertsiana motordunaren kanpo kutxaz. Leihoen geometria ahal zen neurrian mantendu dute. Hori, batez ere kale nagusiko fatxadan lortu da, izan ere, bertan bao handi bat ireki dute sarrera nagusirako eta instalazio-galdarako gelatik irteteko. Atzeko fatxadan igeltserotzako lan txiki batzuk egin behar izan dituzte bao berriak irekitzeko eta zegoen sarbidea ixteko. Berokuntzarako ur beroa modu zentralizatu batez lortzen da instalazio-gela batean dagoen galdara baten bidez. Elektrizitate-gela neurri batean mantendu da eta bertan koadroa, kontagailuak eta rack-a daude.

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >