LAGUNTZAKO ANDRE MARIAKO ERAIKINAREN ESKUIN ALDEKO LEIHOAK

LAGUNTZAKO ANDRE MARIAKO ERAIKINAREN ESKUIN ALDEKO LEIHOAK

Aurrekontua: 43.620,52 €

Enpresa esleipendunak: Aluminios Tajonar SL

Proiektugileak eta laguntzaileak: -

Udal-arduraduna: Fermín Ibarrola Labiano, Udaleko arkitektoa

Kokapena: Iruñerria kalea z.g.

Posta-kodea: 31015

2019. urtean zehar, kanpoko arotzeriak aldatzeko obrei heldu diete Andre Maria Laguntzako ikastetxe ohian, haiek ordezteko eraikinaren inguratzailearen elementu batzuk eraberritzeari begira eta higiezinaren bizigarritasun- eta erabilera-baldintzak hobetzeari begira. Zehazki, eraikinaren eskuin hegaleko behe eta lehen solairuetako leihoen arotzeriak ordeztu dituzte. Arotzeriak zurezkoak ziren, zubi termikoaren hausturarik gabekoak eta beiratze soilekoak; ez zituzten betetzen segurtasun-arauak. Eraikinean aurreko esku-hartze bat egin zuten ezker hegaleko behe solairuetako arotzeriak ordezteko, bertan Txantreako Auzo Unitatea ezartzeko eraldatze-lanei ekin zietenean. Horregatik, bada, irizpide berari jarraituta, jarduketa hau garatu dute. Arotzeria berriak fatxadako barneko aldean jarri dituzte. Kanpoko hozkadurak mortero pintatuko adreiluaz eta hormigoizko koskez osaturik daude.

Kanpoko arotzeria berriak orri finkoek eta zabukariek edota ardatz aldagarrikoek osatzen dituzte, eta PVCko profilez eginak daude. Hartara, errazago egin daitezke ireki eta ixteko maniobrak eta isolamendu termiko handiagoa lortzen da, halako moduz non txikiagoa baita kanpoaldearekiko tenperatura-trukea eta erabilera-segurtasunari buruzko araudia betetzen baita.

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >