LEZKAIRUKO HAUR ESKOLAREN PROIEKTUAREN ERREDAKZIOA

LEZKAIRUKO HAUR ESKOLAREN PROIEKTUAREN ERREDAKZIOA

Aurrekontua: 76.499,83 €

Enpresa esleipendunak: -

Proiektugileak eta laguntzaileak: AAMUTILVA Arquitectos Asociados SLP

Udal-arduraduna: Jose Ignacio Alfonso Pezonaga eta Fermín Ibarrola Labiano, Udaleko arkitektoak

Kokapena: Eguesibar k.

Posta-kodea: 31006

Proiektua Iruñeko Udalak haur-hezkuntzako 0-3 urteko tartea indartzeko garatzen duen estrategiaren barruan txertaturik dago. 0-3 urteko zentroak barne hartuko ditu haur eskola bat –jardunaldi osokoa eta erdikoa– eta familiendako gune bat. Eraikinak honako espazio hauek izan behar ditu:

- Sarrera-guneak, atondo nagusia aulkitxoak gordetzeko toki batez, eta erdiko plaza lantegi batez.

- Jardunaldi osoko hiru modulu (2-3 urte, 1-2 urte eta 0-1 urte), hauetaz horniturik: ikasgela, logela-lantegia, bainugela, jantokia eta biltegia.

- Jardunaldi erdiko bi modulu (2-3 urte eta 0-1 urte), hauetaz horniturik: ikasgela, logela-lantegia, bainugela, jantokia eta biltegia.

- Familiendako gunea, hauetaz horniturik: bi ikasgela, lantegia, bainugela, komuna eta biltoki-sukaldea, haurrentzat eta haiekin datozenentzat.

- Zerbitzu-gunea: bilera-aretoa eta zuzendaritza-bulegoa; sukalde-gunea jantokiarekin, lanbideekin, biltegiekin eta garbitegiarekin; aldagelak eta gizonezkoen zein emakumezkoen komunak.

- Kanpoko alde estalia eta kanpoko aldea atari zabalean.

LEZKAIRUKO HAUR ESKOLAREN PROIEKTUAREN ERREDAKZIOA

PROPOSAMENAREN DESKRIPZIOA ETA JUSTIFIKAZIOA

Eraikinaren sarbideak ipar-mendebaldeko hirukitik egin dituzte eta urbanizazioko ipar-ekialdeko biribilgunetik ikus daitezke. Espazio hau berdegune gisara diseinatu dute, Haur Eskolako erabiltzaileen harrera-gunea izateko, pergola baten bidez Erdiko Plazari jarraituz. Zerbitzuarentzako sarbidea: langileentzat, horniduretarako eta elikagaietarako. Ibilgailu-zirkulazioa duen Eguesibar kaletik egin dute. Eraikina ezartzerakoan saiatu dira paisaia-aldaketak eta lurren mugimenduak ahal den txikienak izan daitezen. Pergolatik ataka batean barna erdiko plazara iristen da. Atakaren barruan, aulkitxoak gordetzeko euskarria dago eta gune hori partzialki ixteko, material pedagogikoa gordetzeko barne biltegia dago. Erdiko plazaren diseinua bereziki zaindu dute, barne-birika baita, gune gehienetarako lotunea. Lantegi nagusia ere plazan dago: gune zedarritu bat da, izaera eskultorikokoa eta anfiteatro txiki bat daukana lantegiko piezarekin hartu-emanean. Erdigune horren eredua errepikatu egiten da bigarren mailakoen moduko bi atondo-gunetan, bertatik irakaskuntza-espazio ezberdinetarako sarrera antolatzeari begira.

LEZKAIRUKO HAUR ESKOLAREN PROIEKTUAREN ERREDAKZIOA

Zerbitzu-guneak bolumen bereizi batean bildu dira. Hura kalearen sestrako sarreran sortu eta erdiko patioarekin bat egiten du, administrazio-gunea eta sukaldea sarrera-gunearen ondoko plazaren partearen ondoan jarrita. Kanpoko espazio perimetrala terraza-segida baten moduan diseinatu da, maila eta material ezberdinetan, lurzoruaren sestrei egokitzeko moduan, sekretuen lorategiaren kontzeptu metaforikoari egokitzen saiatuta. Proposatutako bolumen-makla haurren bost talde eta familia-taldea hartzeko egokituz joan da. Bularretakoen bi taldeak eta familia-gunea plazako iparraldean daude, eta urte 1etik 3rako hiru taldeak hegoaldean.

Familia-gunea sarreratik ahalik eta hurbilen jarri dute. Eraikinaren sarrera kanpotik gailentzeko eta plazaren espazioarekin jarraitzeko kanpoko patiorantz, pergola-moduko egitura bat proposatu dute, tratatutako zur ijeztukoan eta polikarbonatoan egina. Helburua euritik babesteko elementuak sortzea da, eta kanpoko guneen parte bat itzalpean egotea.

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >