ARROTXAPEKO FRONTOIEN METALEZKO ITXITURA ORDEZTEA
Aurrekontua: 46.403,02 €
Enpresa esleipendunak: CONSTRUCCIONES METÁLICAS LARUMBE, SL
Proiektugileak eta laguntzaileak: -
Udal-arduraduna: Rakel Arbizu Armañanzas, Udaleko Arkitekto Teknikoa
Kokapena: Nazario Carriquiri k., z.g.
Posta-kodea: 31014
Hona esku-hartzearen funtsa: futbol-zelaia eta frontoiak bereizten dituen metalezko itxitura kendu eta haren ordez irtenbide bisualki arinagoa ematea, erresistentea, aldi berean, baloien inpaktuen aurrean, Irati futbol-zelaia ondoan baitago, eta ikusleak airetik babesten duena. Eraikuntza-irtenbidea tokia metalezko bastidoreez (20) hornitu eta jartzea izan da; bakoitza 2700x2500 mm ingurukoa da, hiru hutsunetan banaturik daude, eta euskarri-hankak dituzte Perfrisa L eta T materialeko zutoinetan txertaturik. Bastidore bakoitzean polikarbonato konpaktu koloregabeko xaflak txertatu dira, kanpo aldeetarako UV babesarekin, eta 12 mm lodi beira-zumitzak barne harturik. Metalezko multzoa berdean lakatua da. Hori dena 140 N/m2 haize-indarrari aurre egiteko kalkulatu da.