GURUTZEKO PLAZAKO KOMUNAK ERABERRITZEKO LANAK

GURUTZEKO PLAZAKO KOMUNAK ERABERRITZEKO LANAK

Aurrekontua: 89.952,63 €

Enpresa esleipendunak: UG ESTUDIO PAMPLONA S.L.

Proiektugileak eta laguntzaileak: -

Udal-arduraduna: Lidia Martínez Zancajo eta Beatriz Alcaine Jiménez, Udaleko arkitekto teknikoak

Kokapena: Gurutzeko plaza

Posta-kodea: 31003


Jarduketa hau ekipamendu publiko honen egoerak eragin zuen; izan ere, espazioak ez ziren oso funtzionalak eta haien elementu batzuek agortua zuten jada bizitza baliagarria. Ohartu ziren, halaber, euri-jasa handiko uneetan ura barrura sartzen zela eta zoladuran geratzen zela, hura labainkor bilakatuz.

Reforma de los aseos de la Plaza de la Cruz

Jatorriz honelako espazio-banaketa zegoen: komun bat emakumeentzat eta beste bat gizonentzat, bakoitza 24 m2-koa, horiek bereizteko 8 m2-ko gune bat, non biltegia eta mantentze-lanetako langileen tokia baitzegoen, zeregin bakoitzerako berariazko espaziorik bereizi gabe.

Emakumeen komunak lau kabina zituen, komun-zuloaz eta konketaz horniturik. Horietako bat higiene-produktuak gordetzeko erabiltzen zen, xede horretarako gunean zegoen espazio-falta arintze aldera. Horrez gain, komun-aurrean hiru konketa gehiago eta haurren aldaleku eraisgarri bat zeuden.

Reforma de los aseos de la Plaza de la Cruz

Hori horrela, espazioak birbanatu zituzten, eta produktuen biltegia zein langileen egonlekua handitu zituzten bi gune bereizirik sortuta. Horretarako, emakumeen eta gizonezkoen komunetako azalera txikiagotu zuten, baina komun-kabina erabilgarrien kopuruari eutsita. Hori lortzeko, komun-kabinetako konketak kendu zituzten, ez baitira beharrezkoak komun-aurrean behar beste konketa daudelako. Halaber, sexuen arabera bereizitako komun bakoitzean haurren aldalekuaz hornitutako kabina bat atondu zuten, eta horren ondorioz, pribatutasun eta konfort handiagoak lortu zituzten. Gizonezkoen komunean hormako pixatokiak beste modu batera jarri zituzten, multzokaturik, gela hobeki antolatze aldera.

Bestalde, 5 cm goratu zuten komunen barruko sestra, sarrera-plataformaren sestrarekiko, euria bortizki ari duenean ur gutxiago sar dadin. Horrez gain, barneko zoladura isurialde batez hornitu zuten hustulekuetarantz, behar izanez gero pilatu daitekeen ura jaso dezaten.

Bukatzeko, lurzoru, horma eta sabaietako estaldurak berritu zituzten, geletako estetika hobetzeko ez ezik, bizigarritasun-baldintzei buruzko indarreko araudia bete eta garbiketa-lanak errazteko ere.

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >