30 Iruña hiriko Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantza berria
Aurrekontua: 0 €
Proiektugileak eta laguntzaileak: Herritarren Segurtasuneko Alorra eta Mugikortasuneko Zerbitzua
Kokapena: Udalerri osoa
Posta-kodea: Guztiak
Iruñeko Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantza berria 2019ko otsailaren 1ean onetsi zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta. Gero, urte horretako abuztuaren 2an hartu zuen indarra, ordenantzen artikuluetan jasotako sei hilabeteko luzamendua amaitu ostean. Ordenantza berriak aldaketa nabaria dakar aurreko araudiarekin alderatuta, eta bat dator arauaren Zioen Azalpenean aipatu eta 2005ean sinatutako Mugikortasun Jasangarriaren aldeko Tokiko Itunaren helburuekin.
1. Oinezkoak bilakatzea protagonista nagusi hiriko mugikortasunaren aferetan.
2. Garraio publikoaren erabilera bultzatzea ibilgailu pribatua erabiltzearen ordez.
3. Bizikleta sustatzea garraio alternatibo gisara.
4. Disminuir el uso del automóvil privado.
5. Aparkatzeko guneak mugikortasun jasangarriaren printzipioekin bat antolatzea.
6. Zamalanen eragina ahalik eta gehien gutxitzea auzotarrengan eta mugikortasun-sisteman.
7. Hirian barna zirkulatzeko diziplina hobetzea, batez ere aparkatzekoa.
8. Bide-segurtasuna hobetzea, arrisku gutxiagoko mugikortasuna lortzeko neurri gisara.
9. Ibilgailu motordunen zirkulazioak eragindako kutsadura atmosferiko eta akustikoaren mailak kontrolatu eta gutxitzea.
10. Itun honen helburuak hirigintza-planeamenduan txertatzea.
11. Informazio-, kontzientziazio- eta hezkuntza-jarduketak egitea.
12. 12. Gizarte-desorekak –arrazoi sozioekonomikoek, genero zein adineko zioek edota desgaitasunek eragindakoak, eta oro har kolektibo zaurgarrien kasuan– gutxitzea, hiriko mugikortasunaz bezainbatean.
Hona laburbilduta ordenantzak jasotzen dituen berrikuntza nagusiak:
- Ibilgailuen abiadura gehienez 30 km/h-ra mugatzen da noranzko bakoitzeko errei bakarra duten errepideetan eta errei bat baino gehiago edukita eremu bereziki sentikorrak, hala nola ikastetxeen inguruak, zeharkatzen dituztenetan.
- Debekua ezartzen zaie bizikletei espaloien gainean zirkulatzeko, salbu 14 urtetik beherakoen eta haiei laguntzen dietenen kasuan. Bizikletak, bai, ibil daitezke oinezkoen kaleetan eta parkeetan, betiere abiadura-muga 10 km/h-koa izaki eta oinezkoengandik 1,5 metroko tartea gutxienez gordeta.
- Zebra-bideen aurreko 5 metroetan ezin da ikusmena eragozten duen ezein elementurik egon, aparkatutako ibilgailuak, hondakin-edukiontziak eta garraio publikoko geralekuak barne.