“Iruña 30 Hiria” komunikazio-kanpainak
Aurrekontua: 62.552,24 €
Enpresa esleipendunak: Cabinet, Nelson, Rótulos Biak, Elkarkide, Serigrafía Redin eta Zoping.
Proiektugileak eta laguntzaileak: Komunikazio eta Mugikortasuneko Udal Zerbitzuak.
Kokapena: Udalerri osoa.
Posta-kodea: Guztiak
Iruñeko Mugikortasunari buruzko Udal Ordenantza berriak aldaketa muntadunak ekarri ditu; hori horrela, funtsezko jo izan da haren gainean erruz eta egokiro informatzea, arauaren ezarpena ahalik eta arrakastatsuena izan dadin arauak barneratu eta errespetatzeari dagokienez.
Bi komunikazio-kanpaina egin dira Ordenantza berria ezagutzera emateko; lehena, apirilean, ordenantza otsailean behin betiko onetsi eta gero, eta bigarrena, irailean, ordenantzak abuztuan hasi baitzuen bere indarraldia. Bigarren kanpaina, gainera, bat etorri da denboran 2020ko Europako Mugikortasun Astearekin, eta, horrela, egokiera aprobetxatu da herritarrei informazioa gehiago eta hobea helarazteko, hitzaldien bidez eta Gazteluko plazan aste batez zabaldutako udal-argibide gunean egindako kontsultei erantzunez.
Bigarren kanpainaren leloa “Ongi ibili” da. Joan-etorrietan aplikatzen da eta ezarritako berrikuntzen berri ematen du, joan-etorriak egiteko moduaren arabera –oinez, bizikletaz, mugikortasun pertsonaleko ibilgailuez (patineteak eta ibilgailu egokituak) edo autoz–, edo arrapalak eta hiri-igogailuak erabiltzeko moduaz.
Iruña 30 Hiria kanpainak honako komunikazio-tresna hauek erabili eta ekintza hauek abiatu ditu:
- Berariazko webgunea: http://pamplonaciudad30.pamplona.es/
- Bideoak, webgunean bertan eta sare sozialetan zabaldurik:
- Pamplona Ciudad 30 / Iruña 30 Hiria: https://www.youtube.com/watch?v=Au-UckSFHvs&feature=youtu.be
- Ongi ibili oinez: https://www.youtube.com/watch?v=futZpPzO1TM&feature=youtu.be
- Bizikletaz ongi mugitu: https://www.youtube.com/watch?v=bmRGT7Edi3c&feature=youtu.be
- Ongi mugitu mugikortasun pertsonaleko ibilgailuez: https://www.youtube.com/watch?v=ZiJ4-B79iAY&feature=youtu.be
- Ongi mugitu igogailu eta arrapaletan: https://www.youtube.com/watch?v=JCdY_-m0ylE&feature=youtu.be
- Kartelak Iruñeko MUPIetan (publizitatea paratzeko zutikako udal-euskarriak).
- Kartelak, garraio publikoko markesinetako publizitate-guneetan.
- Binilo-kartelak hiri-autobusetan.
- Eskuliburu inprimatuak, Ordenantzaren laburpena hedatzeko zentro zibikoetan, liburutegietan eta udal-egoitzetan. PDF aquí.
- Laburpen-diptiko bat, joan-etorriak egiteko moduetan ezarritako berrikuntza nagusiak azaltzeko. Elkarkide enpresa arduratu zen diptikoa banatzeaz Iruñeko etxe guztien buzoietan, udal-eraikinetan, CIVIVOX zentroetan, Gaztediaren Etxean eta herritarrei oro har zuzendutako jarduerak egiten dituzten gainerako tokietan.
- Prentsaurrekoak eta komunikabideekin egindako kolaborazioak; izan ere, eztabaidak antolatu dira komunikabideen egoitzetan eta kontsulta-mekanismoak abiatu komunikabideen bitartez.
- Mugikortasuneko Zerbitzuko teknikariek emandako hitzaldiak, SEM-2019 Europako Mugikortasun Astearen testuinguruan.