Jasangarritasun Eskolaren programa

Jasangarritasun Eskolaren programa

Aurrekontua: 18.257,76 €

Enpresa esleipendunak: -

Proiektugileak eta laguntzaileak: -

Kokapena: Ingurumen Hezkuntzako Museoa

Posta-kodea: 31014

Jasangarritasun Eskolaren programaren formatuan hiru programazio egiten dira, hiruhileko bakoitzerako bana, eta horren baitan sartzen dira talde antolatuei zuzendutako eskaintza, haurrei zuzendutako sasoian sasoiko jarduerak eta herritarren zientziako alorreko boluntario-jarduerak 2019an, 4.483 lagunek hartu dute parte Jasangarritasun Eskola programako jardueretan, eta honako ekintza hauek egin dira:

1. 2019ko neguko, udaberriko eta udazkeneko hiruhilekoetako Jasangarritasun Eskolako hiruhileko programaren programazioa.

2. Jasangarritasun Eskolako programa hedatzeko liburuxka diseinatzea eta inprimatzea, Doña Remedios S.L. eta Eurolan Fundazioa enpresen bitartez. Urteko azken hiruhilekoan, paperezko liburuxkaren banaketa Ingurumen Hezkuntzako Museotik harago hedatu da, eta aleak bidali dira hiriko 11 kultur zentrotara (Civivox zentroak).

Programazioaren hedapena eta komunikazioa Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzuaren beraren bitartekoak erabilita: liburuxka, asteroko mailing-a, webgune propioa eta Udalarena, sare sozial propioa eta Udalarenak, prentsa-oharrak, asteroko prentsa-agendak, etab.

4. Koordinazioa Udalaren 010 telefonoarekin, programatutako jardueretarako izen-emateak kudeatze aldera.

5. Programatutako jarduera bakoitzaren kudeaketa logistikoa, honako hauei dagokienez: hizlariaren beharrak, behar diren materialak, espazio fisikoak, beharrezko kudeaketa administratiboak, etab.

6. Unean uneko jarduerak sartzea hiruhilekoaren programaziotik at, garrantzia bera emanez hedapenari eta kudeaketa logistikoari dagokienez.

7. Dinamizazioa eta bertaratutako publikoa artatzea, programatutako jarduerarekin bat.

8. Programaren ebaluazioa eta segimendua.

Jasangarritasun Eskolaren programa

Hona hemen Jasangarritasun Eskolako programaren parte-hartzea, jardueraz jarduera: 325 parte-hartzaile 11 hitzalditan; 1.018 parte-hartzaile 52 ikastaro, lantegi eta antzekoetan; 1.376 parte-hartzaile dirurik gabeko truke-azoketan; 576 parte-hartzaile jostailuak elkar trukatzeko azoketan; 353 parte-hartzaile aldi baterako erakusketetan; eta 835 parte-hartzaile antolatutako taldeei zuzendutako jardueretan eta haurrei zuzendutako sasoian sasoiko jardueretan. Aurreko ekintza horiez gain, ingurumeneko boluntario-lanaren arloan honako jarduketa hauek egin dira:

1. Parte hartzea Nafarroa, Orotan Lagun lan-saioetan (Nafarroako Gobernua; 2019ko otsaila).

2. “Herritarren zientzia lantegia: Iruñeko orkideak” antolatzea eta hedatzea (2019ko maiatza, GOROSTI Natur Zientzietako Elkartearekin elkarlanean).

3. “Nafarroako hegaztien populazioen bilakaera Nafarroan. SACRE proiektua. Jarraipena 20 urtez” hitzaldia antolatzea eta hedatzea (2019ko azaroa).

4. Ingurumen arloko boluntario-lanean interesa duten pertsonen zerrendaren mantenimendua (143 pertsona)

5. Ekimenak komunikatzea aurreko zerrenda horren bidez (Parke Nazionalen Boluntario Programa, Herritarrentzako Zientzia Lantegia, Itsaslamiak programa, SACRE programari buruzko hitzaldia, etab.)

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >