Irakasleendako prestakuntza programa

Irakasleendako prestakuntza programa

Aurrekontua: -

Enpresa esleipendunak: -

Proiektugileak eta laguntzaileak: -

Kokapena: Ingurumen Hezkuntzako Museoa

Posta-kodea: 31014

2017-2018ko ikasturtean harremanetan hasi zen Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin, eskola-baratzeen udal-programan parte hartu behar zuten irakasleen prestakuntza egiaztatzeko.

Irakasleendako prestakuntza programa

Bi erakundeen arteko lankidetzako-esparruan, 2017-2018 ikasturtean eskola-baratzeei buruzko prestakuntza-ikastaro bat egin zen Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzendua, Hezkuntza Departamentuaren Urteko Prestakuntza Planean integratua. Horren balorazio positiboa jaso eta gero, berriz ere antolatu da, jarraian, 2018-2019ko eta 2019-2020ko ikasturteetan.

Eskola-baratzeei buruzko prestakuntza-ikastaroa aurrez aurreko lau saiotan antolatzen da, Ingurumen Hezkuntzako Museoan. Lehenengo hiru saioak urrian eginen dira, eta azkena, apirilean; tarte horretan irakasleekin ikasleekin lan bat eginen dute.

2019an honako ekintza hauek egin dira irakasleendako Prestakuntza-programaren baitan:

1. 2018-2019ko ikasturteko azken prestakuntza-saioa garatzea (bat gaztelaniaz eta bestea euskaraz).

2. 2018-2019ko parte-hartzaileen bertaratzea eta horien lan pertsonalak kudeatzea Irakasleak Laguntzeko Zentroarekin, horien prestakuntza egiaztatzeko.

3. 2019-2020ko ikasturterako programazio-proposamena, zeinean “Eskola-baratze Ekologikoak: ikasketarako haziak” programa eskaintzeaz gain, Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzat, Bigarren Hezkuntzako irakasleei zuzendutako prestakuntza ere eman baitzen: “Klima-aldaketaren gaineko komunikazioa eta sentsibilizazioa: orainean hezten”.

4. “Eskola-baratze ekologikoak: ikasketarako haziak” ikastarorako prestakuntza, 2019-2020ko ikasturterako, eta lehenengo hiru saioak garatzea.

5. Ikastaroaren antolakuntza, plangintza eta garapenerako kudeaketa, Hezkuntza Departamentuarekin zein bertaratuekin koordinaturik.

Ingurumen-hezkuntzan duen eraginaren kuantifikazioak, programa honen bitartez, bi alderdi ditu. Batetik, zuzeneko esku-hartzea kontabilizatzen da prestakuntza-ikastaroetan parte hartu duten irakasle-kopuruaren arabera. Bestetik, ikastaroko edukia zuzenean aplikatuta irakasleek ikasleekin egindako zeharkako esku-hartzea kontabilizatzen da. Parte hartzen duten irakasleek lan pertsonal bat egin behar dute, eta ikastaroa amaitzean aurkeztu, eta horrek aukera ematen du zenbat talderekin aritu den jakiteko.

Hori oinarri hartuta, ikusi da prestakuntza-programan 1.002 parte-hartzaile izan direla, barne hartuta irakasleak eta ikasleak, eta 38 talderekin aritu dela.

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >