Ecozine Nazioarteko Jaialdia

Ecozine Nazioarteko Jaialdia

Aurrekontua: 10.479,38 €

Enpresa esleipendunak: Ecozine elkartea eta Golem Baiona Zinemak

Proiektugileak eta laguntzaileak: Ingurumen Hezkuntzako Udal Lantaldea

Kokapena: Iturramako Civivoxa eta Baiona Zinema aretoak

Posta-kodea: 31007

2019an, bigarrengoz egin zen Iruñean zinema eta ingurumenari buruzko Ecozine Jaialdia, ordura arte 12 urtez jarraian Zaragozan egindako jaialdia. Herritar guztiei dago zuzenduta jaialdiko atal ofiziala, eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei, berriz, gazteen atala. Atal ofiziala maiatzaren 16tik 19ra egin zen Golem Baiona zinema aretoetan, eta 576 lagunek hartu zuten parte. Horretaz gain, jaialdiaren karietara, elkarlanean aritu ziren trantsizio energetikoari buruzko jardunaldi batzuetan, Ingurumen Hezkuntzako Museoan, Ecozine Kultur Elkarteak antolatuta. Gazte atalari dagokionez, Iturramako Civivoxean egin zen, eta 497 lagunek hartu zuten parte.

Hori aurrera eramateko, honako jarduketa hauek egin ziren:

1. Ecozine jaialdia koordinatzea eta kudeatzea Ecozine Kultur Elkartearekin eta Proiektu eta Obretako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Zuzendaritzarekin.

2. Beharrezko prestakuntza administratiboa Jaialdiaren garapenerako.

3. Elkarlana trantsizio energetikoari buruzko jardunaldietan, Ingurumen Hezkuntzako Museoan, Ecozine Kultur Elkarteak antolatuta.

4. Material didaktikoa prestatzea Gazte atalean, ikasleekin egin beharreko dinamizazio-saioak prestatzea eta garatzea.

5. Iruñeko Ecozine Jaialdiko Atal Ofiziala planifikatzea eta garatzea.

6. Iruñeko Ecozine Jaialdiko Atal Ofiziala garatzeko espazioak erreserbatzea.

7. Hizkuntzen tratamendu egokirako kudeaketa (azpitituluak).

8. Hedapenerako bitartekoak eta euskarriak prestatzea komunikaziorako.

9. Koordinazioa Iruñeko Udaleko Komunikazio Zerbitzuarekin.

10. Ecozine Jaialdiko Atal Ofizialeko saioak dinamizatzea.

11. Kudeaketa logistikoa, zuzendariei, behar diren materialei, beharrezko kudeaketa administratiboei eta bestelakoei dagokienez.

12. Antolakuntzaren memoriaren balorazioa.

13. Proiektuaren ebaluazioa eta segimendua.

Ecozine Nazioarteko Jaialdia

Ecozine Jaialdiaren bigarren edizioa modu positiboan baloratu da, Sail Ofizialeko parte-hartzea % 59 handitu baita aurreko edizioarekin alderatuta. Zerbitzuan sentimendua da jaialdia finkatu egin dela, aurreko urtearekin alderatuz, eta herritarrak ezagutzen eta baloratzen hasi dira. Ecozine jaialdiaren bigarren edizio honetan, gazte atalean, ikastetxeen parte-hartzea ere handitu da lehenengo ediziokoaren aldean, nabarmen handitu ere, % 35 hazi baita. 2018-2019ko ikasturte honetan ikastetxeei aukera eman zaie izena emateko ikasturtearen hasieratik, eta daten planteamendua aldatu da ikastetxeen planifikazioarekin bateragarria izan zedin eta haien ekarpenak kontuan hartuta.

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >