Itsaslamiak proiektu europarra

Itsaslamiak proiektu europarra

Aurrekontua: 4.801,18 €

Enpresa esleipendunak: -

Proiektugileak eta laguntzaileak: -

Kokapena: Iruñeko Udalaren Bigarren Hezkuntzako Ikastetxeak

Posta-kodea: 31001

Bigarren urtez jarraian, Ingurumen-hezkuntzako lantaldeak Sirenas-Itsas Laminak–Sirènes programa garatu du Biarritzeko Malandain balletarekin eta Donostiako Cristina Enea fundazioarekin elkarlanean. Programa 2018-2019ko ikasturtean hasi zen esperientzia pilotu batekin, Iruñeko DBHko 5 talderekin. 2019-2020ko ikasturtean programa 15 taldetara zabaldu da.

Programaren helburu nagusia da DBHko lehen zikloko ikasleak kontzientziatzea hondakin plastikoek itsas ekosistemetan duten inpaktuaren gainean. Horretarako, Itsaslamiak proiektuak dantza eta ingurumen-hezkuntza uztartzen ditu honako hiru etapa hauek dituen ibilbide pedagogiko batean:

1. Lehenengo saio koreografikoa: sarrera ingurumen eta artearen gaiari.

2. Dantza-ikuskizuna: Mallandain balletaren Itsaslamiak ikuskizuna Donostian.

3. Bigarren saio koreografikoa: obran ikusitakoari buruz sakontzea ikasleekin.

4. Unitate didaktikoa: unitate didaktiko bat egitea ikasgelan lantzeko ingurumenari buruzko alderdiak.

5. Sentsibilizazio-jarduera: lana amaitutakoan, talde bakoitzak barneratutakoa komunikatzeko lana egin beharko du, eta horretarako sentsibilizazio-ekintza bat egin beharko du ikastetxean, hezkuntza-komunitateari edo herritarrei zuzendua.

Itsaslamiak proiektu europarra

2019an honako ekintza hauek egin dira Sirenas-Itsas Laminak-Sirènes programaren baitan:

1. Ebaluazioa eta amaiera 2018-2019ko ikasturtean parte hartu duen ikastetxearekin.

2. Koordinazioa programako kide diren 3 entitateen artean Akitania Berria, Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen finantzazio-deialdira aurkezteko.

3. Hiru entitate kideen arteko koordinazioa, programaren kudeaketa, segimendua eta ebaluazioa egiteko.

4. Deialdi publikoa prestatzea eta Iruñeko bigarren hezkuntzako institutuetan hedatzea.

5. Ikastetxeen aukeraketa proiektuan parte har dezaten.

6. Dinamizazioaren deialdia eta kontratazioa lehenengo saio koreografikoetan, Garrapo S.L. enpresari esleituta.

7. Ingurumen eta arte gaietarako hastapenerako 15 koreografia-saioen koordinazioa, parte hartzen duten ikastetxeetan.

8. Itsaslamiak ikuskizuna ikustea Donostian, parte hartu duten taldeekin.

9. 15 saio koreografiko egitea obraren alderdi artistiko eta ingurumenekoetan sakontzeko.

Parte hartzen duten hirietako bakoitzean (Biarritz, Donostia eta Iruña), Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko 15 taldek, gehienez ere, eginen dute ibilbide pedagogiko hau.

Iruñean, 2019an, programa 20 taldetako 407 parte-hartzailerengana iritsi da bi edizioetan, Iturrama BHI, Colegio Jesuitinas eta Iparralde BHI zentroetan.

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >