Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzua

Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzua

Aurrekontua: -

Enpresa esleipendunak: -

Proiektugileak eta laguntzaileak: -

Kokapena: Uztarroze kalea, z.g.

Posta-kodea: 31014

Ingurumen-hezkuntzako Lantaldeak hiru lan-ildotara bideratzen du bere esku-hartzea: ingurumen-hezkuntza eskoletan, hiritarrentzat eta Udalean. Laneko testuinguru horretan guztira ingurumen-hezkuntzako 13 programa garatu ditu, lan-ildo estrategiko ezberdinetan banatuak. Ingurumen Hezkuntzako Lantaldearen lana artikulatzen den programez gain, beste zenbait ekintza puntual egin izan dira, bai eta kolaborazioak zenbait entitaterekin. Testuinguru horretan 18.014 parte-hartzailerengana iritsi da 2019an, eta horrek % 5,25eko igoera ekarri du esku-hartzean, aurreko urtearekin alderatuta, orduan 17.115 parte-hartzaile izan baitziren.

Hazkunde hori martxan jarritako proiektuen heldutasunari eta sendotzeari zor zaio, hala ikastetxeetan nola herritarrentzat oro har ezarritakoetan. Ingurumen Hezkuntzako Lantaldea 2016aren amaieran hasi zen lanean, eta 2017an zeuden proiektuak ebaluatzen eta ekimen berriak martxan jartzen aritu zen. 2018an lehenengo aldiz garatu ziren, urte oso batean, lan-ildo estrategiko ezberdinetarako sortutako programak, eta 2019an programa horiek finkatu dira.

Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzua
FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >