Mendillorriko Aintzirako hezkuntza-programa
Aurrekontua: 9.358,27 €
Enpresa esleipendunak: 3 a 3 S.L. eta Maider Garayo
Proiektugileak eta laguntzaileak: Ingurumen Hezkuntzako Udal Lantaldea
Kokapena: Mendillorri auzoa
Posta-kodea: 31016
Mendillorriko aintzirako prestakuntza-programa 2017-2018ko ikasturtean abiatu zen. 2019. urtean ikasleekin abiatutako parte-hartze prozesuan proposatutako zenbait jarduera hartu ditu, lehentasunezkotzat jo eta egingarritzat ebaluatutakoak ikuspegi tekniko eta ekonomikoari dagokienez:
1. Aurreko urtean kontratatutako Mendillorriko Aintzirako Unitate Didaktikoa berrikustea eta egokitzea, Ingurumen Hezkuntzako Lantaldearen eskutik.
2. Mendillorriko Unitate Didaktikoa aurkezteko bi jardunaldi, irakasleei zuzenduak.
3. Koordinazio eta segimendurako kudeaketa-lanak bost ikastetxeekin, jarduketak garatzeko.
4. Zuhaitz eta zuhaixka autoktonoak seinaleztatzeko deialdia eta kontratazioa, eta iragarki-taula Mendillorriko Aintziraren inguruetan.
5. Jarduketen garapenaren ebaluazio-bilerak irakasle eta ikasleekin.
6. Land Art jardueraren dinamizazioaren deialdia eta kontratazioa: lantegien garapena ikasgelan, obrak jartzea eta kentzea eta prozesuaren argazki-dokumentazioa. Esku-hartze horrek beste udal-zerbitzu batzuekin koordinatzea eskatu du, besteak beste lorategi eta berdeguneen zerbitzuarekin eta gizarte-zerbitzuekin.
7. Programaren etengabeko segimendua, ebaluazioa eta hobekuntza.
2019an Mendillorriko Aintzira hezkuntza-programan parte hartzeak 1.330 parte-hartzailerekin aritzeak ekarri du, irakasleak eta ikasleak barne hartuta. Programa Lehen Hezkuntzako azken zikloan eta DBHn eragitera zuzendu da, Mendillorriko bost ikastetxeetan: El Lago HLIP, Mendillorri LHIP, Elorri IP, Mendillorri BHI eta Mendigoiti IP.