“Ingurumen Hezkuntzako Museoa”, Ekipamenduaren kudeaketa

Ingurumen Hezkuntzako Museoa, Ekipamenduaren kudeaketa

Aurrekontua: 3.751,49 €

Enpresa esleipendunak: -

Proiektugileak eta laguntzaileak: -

Kokapena: Ingurumen Hezkuntzako Museoa

Posta-kodea: 31014

Ingurumen Hezkuntzako Lantaldeak “Ingurumen Hezkuntzako Museoa” udal-ekipamenduaren kudeaketaren ardura du. Helburuetako bat da espazioaren etengabeko hobekuntza, bai eta espazioak egokitzea ere sortzen diren behar berrien arabera. Horretaz gain, bisitariei aurrez aurreko arreta ematen zaie, eta espazioak lagapenean uzten zaizkie jardueren bat egin nahi duten talde zein kolektibo antolatuei, betiere irizpide gisa edukita espazioaren helburu orokorretara lotuta egon behar dutela.2019an espazioa hobetzeko egindako esku-hartzea Arte-egonaldiari loturik egon da, eta horrek ekarri du Udalaren jabetzakoa den erakusketa bat egitea, Museoaren espazioen hobekuntza ere erraztu duena.

Ingurumen Hezkuntzako Museoa, Ekipamenduaren kudeaketa

2019an 1.314 bisitari izan zituen Ingurumen Hezkuntzako Museoak. Horien % 78 bertan egindako askotariko jarduerei edo beste ingurumen-alderdi batzuei buruzko kontsultaren bat egitera joan zen museora, eta gainerako % 22, berriz, espazio horretan jarrita dagoen erakusketa iraunkorra ikustera. Espazioak lagatzeari dagokienez, 65 lagapen egin ziren, eta horietan 1.795 lagunek hartu zuten parte. Udal-administrazioari egindako lagapenen artean, honako zerbitzu hauek erabili dute espazioa: Mugikortasuna, Gizarte Enplegua, Hiri Ekologia, Energia, Partaidetza eta Gizarteratze eta Laneratzeko taldea. “Museoa zeureganatu” ekimenaren baitan, Udalarenak ez diren kolektibo eta entitate hauek ere eskatu dituzte Museoaren espazioak: Etxekonak kolektiboa, SAME, Biomaratón, NUP (Biomasa ikastaroa), Nafarroako Gobernua (Minerética erakusketa eta horri lotutako jarduerak), Arantzadiren lagunak, El buen vivir elkartea, Bizikume, San Pedroko liburutegia eta ANEA (Ingurumen Hezkuntzako Nafarroako elkartea).

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >