Arte-egonaldia
Aurrekontua: 5.250,00 €
Enpresa esleipendunak: Maider Garayo, Naia Villanueva eta Paula Torán
Proiektugileak eta laguntzaileak: Ingurumen Hezkuntzako Udal Lantaldea eta Uharte Arte Garaikidearen Museoa
Kokapena: Ingurumen Hezkuntzako Museoa eta Uharte Arte Garaikidearen Museoa
Posta-kodea: 31014
Ingurumen Hezkuntzako Lantaldea ingurumen-hezkuntza hirian hedatzearen alde ari da lanean, herritarrei eraldaketarako lanabesak emate aldera. Lantaldearen lan-ildo nagusietako bat da artea erabiltzea sentsibilizaziorako tresna gisa, hizkuntza ezberdinak erabiliz ingurumenari buruzko mezu ezberdinak transmititzeko, halako moduz non herritarrengana oso modu zabalean hedatu ahal izan dadin. Testuinguru horretan, 2019. urtean lankidetza-hitzarmen bat ezarri zen Uharte Arte Garaikidearen Zentroarekin, artearen alorrean aditua den entitatea eta esperientzia zabala duena izaera ezberdin askotako arte-proiektuak garatzen, eta prestasun handikoa tokiko arte-sorkuntza sustatu eta horren aldeko apustua egin nahi duten entitateei laguntzeko. Elkarlan hori ezartzeak aukera eman du honako hauetarako:
- Entitate publikoen arteko harreman berri bat sortzea, bi entitateen lanek helburu dituzten horiek betetzeko aukera emanez, horretara proiektuak garatuta elkarlanean.
- Entitate bakoitzak eman ditzakeen baliabide propioen aprobetxamendua, hala giza baliabideak nola fisikoak, bikoiztasunak ekidinez eta jasangarritasun eta baliabide publikoen eraginkortasun goreneko irizpideak ekarriz.
- Artea eta ingurumena lan arlo ezberdinen arteko sinergiak indartu eta laguntzea, artea erabilita herritarrei ingurumenari buruzko mezuak komunikatu eta helarazteko.
- Arte-egonaldia garatzea eta Ingurumen Hezkuntzako Museorako erakusketa bat prestatzea.
Arte-egonaldian parte hartzeko deialdiak eskatzen zuen honako helburu hauek beteko zituen erakusketa bat sortzea:
- Hiria erakustea menpeko ekosistema gisa, baina aldi berean eraldatzeko gaitasuna duena.
- Herritarrengan gogoeta eragitea, proiektuaren eta horrek aldaketak sorrarazteko duen gaitasunaren bitartez.
- Artea erabiltzea ingurumenaren berri emateko komunikazio-elementu gisa.
Batzordea osatu dutenek ingurumen eta arte-hezkuntzari buruz emandako irizpide teknikoak oinarri hartuta, “GUTUN-EKO SISTEMA” izeneko ekimena hautatu zen, zeinak gonbit egiten baitzien herritarrei erakusketaren garapen artistikoan parte hartzera. Arte-egonaldia uztaila eta iraila bitartean egin zen, eta sormen-lana 2019ko urriaren 8an inauguratu zen. Erakusketa honek aukera ematen du Ingurumen Hezkuntzako Museoaren aldi baterako erakusketa-aretoaren espazioa betetzeko programatutako beste erakusketarik ez dagoen bitartean, eta, horretaz gain, espazioari edukia eta aprobetxamendua ematen zaio herritarrek bertan egiten duten esku-hartzearen ondorioz. Herritarrek erakusketan izan duten esku-hartzearen erregistroa Ingurumen Eskolako programan sartuta dago; hala ere, 2019an erakusketa bisitatzeko aukera izan zen urrian eta azaroko zenbait egunetan eta 100 lagun inguru izan ziren.