Eskola-baratzeen hezkuntza-programa
Aurrekontua: 7.099,91 €
Enpresa esleipendunak: -
Proiektugileak eta laguntzaileak: -
Kokapena: Iruñeko Udalaren Ikastetxeak
Posta-kodea: 31001
2019an, Eskola-baratzeen programak 3.066 parte-hartzaileren esku-hartzea ekarri du, bertan parte hartu duten ikastetxeetakoak.
Programa 2017-2018ko ikasturtean hasi zen, eta orduan bi zentrok hartu zuten parte, esperientzia-pilotuan, baratzea ikasketarako ikasgela bilakatu eta curriculumean integratzeko. Esperientziaren balorazio positiboa egin eta gero, 2018-2019ko ikasturtean beste lau ikastetxe sartu ziren proiektuan, deialdi publiko baten bitartez. 2019-2020ko ikasturtean beste ikastetxe bat sartu da. Hona hemen 2019an proiektuan parte hartu duten 7 ikastetxeak: Rochapea IP, Sanduzelai IP, Mendillorri IP, Mendigoiti IP, García Galdeano IP, Doña Mayor IP eta Amaiur Ikastola.
2019an honako ekintza hauek egin dira Eskola-baratzeen Hezkuntza-programaren baitan:
1. Programaren garapena eta segimendua parte hartu duten ikastetxeetan
2. Programaren ebaluazioa eta proposamen finkatua 2019-2020ko ikasturterako, programazio espezifiko eta berezituarekin 1., 2. eta 3. mailetako zentroetan; horrela, prozesuan zehar gaituko dira azkenean modu autonomoan aritu ahal izateko.
3. Programa hiriko haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe guztietara zabaltzea, eta ikastetxeak hautatzea 2019-2020ko ikasturterako..
4. Hezkuntzako materialak berrikustea eta eguneratzea.
5. Koordinazioa beste entitate batzuekin proiektua martxan jartzeko: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua, Iruñerriko Mankomunitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa
6. Prestakuntza-programa bat garatzea eta martxan jartzea parte hartzen duten 7 ikastetxeentzat, eskola-baratzearen alorrean dituzten behar teknikoak zein curriculumekoak kontuan hartuta.
7. Laguntza teknikoa eta baliabide material edo/eta ekonomikoak hautatutako ikastetxeetan garatutako proiektuetarako.
8. “Iruñeko Eskola Baratzeen Sarearen I. topaketa” garatzea.
9. “Baratze-saskia” prestatzea, ikastetxeentzat eskuragarri dagoen baliabide pedagogiko bat (lankidetza-jolasak, liburuak, haziak, etab.); maileguan uzten da, “Jasangarritasuna lantzen elkarrekin” programaren baitan.
10. Koordinazioa udalaren beste zerbitzu batzuekin baliabide materialak (lurra eta landareak) eman eta parte hartzen duten ikastetxeetara garraiatzeko.
11. Programaren etengabeko segimendua, ebaluazioa eta hobekuntza.
Programa honetako parte-hartzaileen kopuruak ikastetxeetako irakasle eta ikasle guztiak hartzen ditu. Irakasleekin, zuzenean esku-hartu da prestakuntza-saioen bitartez, eta gero irakasleek beraiek egin dute lan ikasleekin. Ikastetxeak zenbait jarduera aurrera eramateko orientabide teknikoak behar izan dituenean, ingurumen-hezkuntzako lantaldeak zuzenean egin du lan ikasle-taldeekin.
2019an guztira 65 esku-hartze izan dira eskola-baratzeen proiektuan, besteak beste prestakuntza-saioak eta koordinazio-bilerak.