Edalontzi berrerabilgarriei buruzko komunikazio-kanpaina
Aurrekontua: 7.621,18 €
Enpresa esleipendunak: Errea Comunicación S.L., Nelson Estrategia S.L. eta ANT Comunicación
Proiektugileak eta laguntzaileak: Ingurumen Hezkuntzako Udal Lantaldea
Kokapena: Iruñeko Udala
Posta-kodea: 31001
Ingurumen Hezkuntzako Lantaldearen arloaren baitan dago laguntza ematea Proiektu eta Obretako, Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko Zuzendaritzak bideratzen dituen ingurumen-ekimenetan. Zentzu horretan, 2019an jarraitu da, ondoz ondoko hirugarren urtez, Edalontzi Berrerabilgarriaren Kanpaina diseinatzen eta martxan jartzen.Pasa den 2019. urtean, lan-eremua ez dira sanferminak bakarrik izan; horretaz gain, udal-edalontzi berrerabilgarria erabili izan den ekitaldi guztietan eman da laguntza, besteak beste, auzoetako auzoetako jaietan eta bestelako ekimenetan.
Zaila da kuantifikatzea komunikazio-kanpainak herritarrengan duen eragina, informazio-formatu ezberdin asko erabiltzen baitira. Hala ere, erabilitako edalontzi-kopuruak, jasotako zabor-kantitateak eta halako adierazleek hondakinak murriztu direla erakusten dute, kaleen garbiketa ere hobetu dela eta, azken batean, herritarrek edalontziaren erabilera onartu egin dutela. Nabarmentzekoa da Iruñerriko Mankomunitatearekin eta Hondakinak Prebenitzeko Bulegoarekin izandako koordinazioa, lan-ildoak bateratzeko eta elkarlana, hondakinak murriztea lortzen laguntzen duten komunikazio tresnak hedatzeko.
Edalontzi berrerabilgarriaren komunikazio-kanpainak bi parte ezberdin ditu, auzoetako festei eta bestelako ekitaldiei zuzendutako jarduketak, batetik, eta sanferminei zuzendutakoak, bestetik. Hona hemen edalontzi berrerabilgarriaren komunikazio-kanpainan sanferminetarako egindako jarduketak:
1. Kanpainaren materialak berrikustea eta hobetzea.
2. Sortutako materialak hedatzeko jarduketak: publizitate-kanpaina kontratatzea sare sozialetarako, kanpoko publizitatearen kudeaketa kontratatzea, materialak inprimatzea eta ostalaritzan banatzea, etab.
3. Koordinazioa eta elkarlana Udaleko beste zerbitzuekin kanpainaren hedapen ahalik eta handiena lortzeko, eta beste zerbitzu batzuetako kanpainekin koordinatzea sanferminetan: Komunikazio, Turismo, Gazteria eta Partaidetza zerbitzuak.
4. Koordinazioa eta elkarlana beste entitate batzuekin, besteak beste Hondakinak Prebenitzeko Bulego eta Iruñerriko Mankomunitatearekin, kanpaina ahalik eta gehien hedatu dadin.
5. Ebaluazio-jarduketak parte hartu duten establezimendu laguntzaileekin.