Kanpo-aholkularitza
Aurrekontua: - €
Proiektugileak eta laguntzaileak: Iruñeko Udaleko Energia Agentzia.
Kokapena: Armada etorbidea 2, 9. solairua.
Posta-kodea: 31002
Energia Agentzia erreferentziazko aholku-emailea da hiriko herritarrentzat eta enpresentzat. Hortaz, halako kontsultak jasotzen ditu.
- HERRITARRENDAKO AHOLKULARITZA: Energia Agentziak jendaurreko lana egiten du lanegunetan, 08:30etik 14:30era. Hona, jarraian, Zerbitzuan, 2019. urtean, jasotako kontsultei dagozkien datu nagusiak, baldintza ezberdinen arabera sailkatuta: Kontsulten % 70 baino gehiago partikularrek egiten dituzte eta gainerako % 24a, enpresek.
Kontsulta egin dituztenen profila (kontsulta partikularrak gizonek eta emakumeek egin dituzte)
Egindako kontsulta ia erdiak autokontsumoa bultzatzeko udal-laguntzei buruzkoak izan dira, bai eta Estatuko zein Eskualdeko bestelako laguntzei buruz ere. Hurrengo gaia garrantziaren arabera (oso lotuta aurrekoarekin), energia berriztagarrien ingurukoa izan da.
Egindako kontsulta motak
Agentzia hainbat bidez egin da ezagun, ohikoena kanpoko erreferentziena da, ahoz ahokoa eta beste zenbait, eta lan-harremanak bigarren ezagutza-bidea dira.
Energia Agentzia ezagutzeko bideak
- PLANETAREN ORDUA – WWF ESPAINIA
2009. urteaz geroztik, Iruñeko Udalak bat egiten du urtero Espainiako WWF fundazioak koordinatutako ekimenarekin, klima-aldaketaren eta planetaren eta ingurumenaren gaineko eraginen inguruan kontzientziatzeko. «Planetaren ordua» izenburupean, proposatzen dena da ordubeteko itzalaldi bat egitea, mundu osoan, martxoan, 20:30etik 21:30era. Iruñean honako itzalaldi hauek egin dira:
• Harresietako apaindura-argiak.
• Taconerako lubanarroetako argiak.
• Katedralaren atzealdeko argiak.
• San Pedro, Santa Engrazia eta Miluze zubietako apaindura-argiak.
• San Pedroko faroaren argia.
• La Perla Hoteleko fatxadaren apaindura-argiak eta Palacio de Guendulain Hotelekoak.
• Udal-eraikinen fatxadetako argiak kale Berrian, San Saturninon eta Navarrerian.
• San Nikolas, San Zernin eta San Lorentzo elizetako apaindura-argiak.
• Gurbindo Etxearen fatxadako argiak..
• Arantzadiko Meandroko zubien parte bateko argiak.
• Sarasate pasealekuko Foruen estatuko apaindura-argiak.
• Udaletxearen fatxadako argiak (Udaletxe plaza).
• Erorien eraikinaren fatxadako argiak.