Hirien edo erakundeen energia-sareak
Aurrekontua: 3.500,00 €
Proiektugileak eta laguntzaileak: Iruñeko Udaleko Energia Agentzia.
Kokapena: Armada etorbidea 2, 9. solairua.
Posta-kodea: 31002
Energia Agentziak hirien zenbait saretan parte hartzen du hala nazioan nola nazioartean, eta esperientziak, proiektuak, kezkak eta premiak partekatzen ditu haiekin. Honako sare hauekin izan du harremana eta haiekin jardun 2019. urtean zehar:
- ENERAGEN: http://www.eneragen.org/es/ Iruñeko Udala EnerAgen Sareko bazkidea da - Espainiako Energia Agentzien Elkartea - 2003. urtetik. 'Agentzia elkarlanean aritu da sarean EnerAgen sariak hedatzen eta haietarako hautagaitzak hautatzen. 2019an elkarlanean segitu dugu http://www.autoconsumoaldetalle.es/ webgunea mantentze-lanetan, jatorri berriztagarriko elektrizitatearen autokontsumoa sustatu eta bultzatzeko. Horrez gain, aktiboki parte hartu du sarearen organo kudeatzailean urteroko Biltzar Nagusira bertaratuta, bai eta lantaldeetan jardun ere. Batik bat, Agentzia Autokontsumo taldean aritu da (webgunea garatzen, Ministerioari ekarpenak eta proposamenak egiten, autokontsumoaren garapena hobetzeko eta bitartekari aritzeko hala berrikuntzen gainean lehen eskuko informazioa jasotzeko nola Estatuan gure kezkak helarazteko) eta Administrazio Publikoetarako energia-hornikuntzak kontratatzeko taldean.
- ENERGY-CITIES: https://energy-cities.eu/ Iruñeko Udala Energy Cities sareko bazkidea da 1999. urteaz geroztik. Hura Europako hiri aktiboen sare garrantzitsuena da, eredu energetiko berriei dagokienez. 2019an, sareko hainbat teknikarirekin aritu da lankidetzan, Agentziak abian dituen proiektuen balioa nabarmentzeko: energia merkaturatzeko udal-proiektua, energia-pobreziaren jarraipena, udal-instalazioekin energia berriztagarria sortzea, autokontsumoa bultzatzea…