Beroa berreskuratzea Datuak prozesatzeko ANIMSAren zentroan

Asesoramiento Interno

Aurrekontua: - €

Proiektugileak eta laguntzaileak: Iruñeko Udaleko Energia Agentzia.

Kokapena: Armada etorbidea 2, 9. solairua.

Posta-kodea: 31002

2019. urtean zehar jarduera mota horietan bilakaera bat izan da integrala izatea espero den energiaren udal-kudeaketako eredu baterantz. Iruñeko Udaleko Energia Agentzia elkarlanean ari da energiaren esparruan engaiamendurik handiena dute udal-alorrekin, eta ahal den laguntzarik handiena ematen die hala alorrei nola erakunde autonomoei eta udal-enpresei, energia-gaietan.

- ENERGIA MAHAIA: Mahaia arintasunez aritu da 2019an zehar. Mahai teknikoa da, barnekoa eta zeharkakoa, eta Hiri Kontserbazioko zerbitzu hauek osatzen dute: Argiteria eta Eraikinen mantentze-lanak, eta Energia Agentzia Udal Operadore Energetikoarekin. Helburua bateratze-lanak egitea da, egiten ari diren lanak, xedeak eta sor daitezkeen eragozpenak partekatzeko. Asmoa da, baita ere, ikuspuntuak eta ezagutzak partekatzea, zerbitzuen arteko elkarreraginak egoki denean sustatzea, halako moduz non udal-administrazioaren koordinazioa eta eraginkortasuna hobetuko baitira Energia kudeatu eta planifikatzeko.

- ENERGIA-AZTERLANAK ETA AHOLKULARITZA: Egindako energia-azterlanek helburu dute, batetik, instalazioaren ekiporik adierazgarrienen egoera zein den eta zer kontsumitzen duten jakitea, eta, bestetik, hobekuntza-proposamenak zehaztu eta zenbatzea ekipoen erabilera optimizatze aldera eta jardueraren beharrak betetzeko energia-kontsumoa ahalik eta gutxiena izan dadin lortzea, horrela ere CO2 isurketak zein kostu operatiboak murriztuko baitira. Esan beharra dago lan-esparru horren parte batez behintzat “Udal-eraikinen mantentze-lanak eta energia-zerbitzuak” izeneko kontratua arduratzen dela (Hiri Kontserbazioaren kontrolpean), eta U.T.E EULEN-ODF enpresak ematen duela zerbitzu hori. Horrenbestez, energia-azterlanak edo haiei lotutako beste edozein argibide zerbitzu horren bidez ere eskuratu daitezke. 2019an, honako entitate hauekin aritu dira elkarlanean:

• Gayarre Antzokia. Energia elektrikoa kontratatzeko aholkularitza eta aldaketa kontratu-baldintzetan.

• ComIruña. Horniduren kontratu-baldintzak berrikustea.

• Kirolak. Sanduzelaiko Kiroldegiko berokuntza-instalazioaren funtzionamendua optimizatzea.

• Gizarte Ekintza. Operadore Energetikorako hastapenak eta sektore elektrikoaren zein gizarte-bonuaren indarguneak (termikoa eta elektrikoa).

• Alorreko zuzendaritzen taldea. Sektore elektrikorako hastapenak eta alor bakoitzaren indarguneak Energia Trantsizioa laguntzeko.

• Mugikortasuna. Ibilgailuak kargatzeko zutoinen egoera aztertzea eta bilerak egitea hornitzaile izan litezkeenekin.

• Estrategia Bulegoa. 2030 Hiri Plan Estrategikoa garatzeko mahaietan parte hartzea.

• Proiektu Estrategikoak. Exekuzio-proiektuen erredakzioan aritzea, zero energia-kontsumoaren, berriztagarriak txertatzearen eta energia-kudeaketaren ikuspuntutik abiatuta.

- INGURUMEN HEZKUNTZA: ekintza didaktikoak funtsezkoak dira Energia Agentziaren helburuak eskuratzeko. Helburuak jorratzen dira hala Ingurumen Hezkuntzako Museoan nola beste zenbait gunetan egiten diren lantegiak eta jarduerak zehazterakoan. Adibide batzuk daude, hala nola ekozinema, autokontsumoari buruzko jardunaldiak, barneko lan-zikloak, 50/50 proiektua ikastetxeetan, eta abar.

- LAGUNTZA PUBLIKOEN KUDEAKETA: Energia Agentziak energia-esparruaz bezainbatean dituen ezagutzez baliatuta, laguntzak kudeatzen ditu, hala bereak nola beste udal-alorrenak, eskualde zein estatu mailetan eskuragarri dauden baliabide ekonomikoak lortze aldera.

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >