Laguntzak Autokontsumoko instalazioetarako

Laguntzak Autokontsumoko instalazioetarak

Aurrekontua: 5.000,00 €

Proiektugileak eta laguntzaileak: Iruñeko Udaleko Energia Agentzia.

Kokapena: Armada etorbidea 2, 9. solairua.

Posta-kodea: 31002

2019an, aurreko urtean bezala, laguntzen ildo bat zabaldu dute autokontsumoko instalazio fotovoltaikoak Iruñeko etxebizitzetan jartzeko. Laguntzaren helburua da eguzki-plaken bidez ekoitzitako energia elektrikoaren autokontsumoa bultzatzea, partikularren etxebizitzetan. Hartara, energia berriztagarrien ekoizpena bultzatzen da herritarrek beren kontsumoak asetze aldera. Ekimenak helburu batzuk ditu jomuga: tokiko energia berriztagarrien ekoizpena sustatzea, energia fosilekiko menpekotasuna murriztea, berotegi efektuko gasen isurketak murriztea, eta, hortaz, klima-aldaketaren gaineko inpaktua arintzea, energia-burujabetasuna handitzea autonomia handiagoari eta energia-buruaskitasunari esker, eta herritarren engaiamendua energia-sektorearen eragile aktibo gisa (nork bere energia ekoitzi eta kontsumitzea). Dirulaguntzaren balio-aldian, 30 kontsulta baino gehiago jaso ziren (hainbat pertsonarenak), eta autokontsumoko 2 instalazio finantzatu ziren familia bakarreko etxebizitzetan.

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >