Udal-hilerriaren hiri-hondakinen karakterizazioa

Udal-hilerriaren hiri-hondakinen karakterizazioa

Aurrekontua: 300,00 €

Enpresa esleipendunak: Iruñerriko Mankomunitatea Arazuri. NUP

Proiektugileak eta laguntzaileak: Lorategietako Zerbitzua; Udal-hilerria eta Tokiko Agenda 21

Localización: Udal-hilerria

Código Postal: 31011

Iruñeko udal-hilerrian honako hondakin hauek sortzen dira, ehorzketa-jardueratik aparte:

- Hiri-hondakinekin parekagarriak, hilerrira bisitan etortzen diren erabiltzaileek sortuak; hilerrian barna dauden kautxuzko 110 kubo beltzetan botatzen dira. Gutxienez 2.800 koroa eta beste horrenbeste lore-zentro sortzen dira, eta hori arazoa da apaingarri horien hondakinen kudeaketari dagokionez, material ezberdinez osatuak baitaude.

- Jarduera administratiboaren beraren hondakinak. Bulegoko papera horretarako prestatutako edukiontzi batean botatzen da.

- Eskuzko ekorketaren bidez jasotako 700 altzifreen azikulak.

Udal-hilerriaren hiri-hondakinen karakterizazioa

- Inausketako eta lorezaintzako hondakinak eta hostogalkorren hostoak: kutxa irekiko edukiontzi batean uzten dira (7 m3-koa), atzealdeko lubanarro batean, eta Mankomunitateko Arazuriko konposta egiteko instalazioetara eramaten dira.

- Eraiste-hondakinak: kutxa irekiko edukiontzi batean uzten dira (4 m3-koa), atzealdeko lubanarro batean, eta Mankomunitateko Arazuriko konpostaje egiteko instalazioetara eramaten dira.

- Nitxoak ixteko erabili zen uralita, pixkana, alokairu-epea amaitu eta irekitzen direnean baimendutako kudeatzaile batekin kudeatu beharrekoa, beharrezko babes- eta biltegiratze-neurriak hartuta.

Eraispen, uralita eta inausketa eta lorezaintzako hondakinak salbu, urtean sortzen diren hondakinen 60 tonak ez dira bereizten. Astero garraiatzen dira hilerriaren atzealdera eta biltegiratzen dira. Urtean bitan zabortegira eramaten dira. 2019an, garraioaren eta isuriaren kostua 6.000 €-koa izan zen. Domu Santu egunaren aurreko astean eta otsailean, 3 eremu ezberdinetan sorturiko hondakinen karakterizazioa egin da, panteoi eta nitxoena, kale nagusiena, ekoizpen-dentsitate ezberdinarekin. Karakterizazioaren helburua da hondakin-mota bakoitzaren portzentajea ezagutzea, hala pisuari nola bolumenari dagokienez, kudeaketan eredu-aldaketa planteatu ahal izateko. Udaberrian eta udan beste bi karakterizazio egitea planteatu da. Halaber, hilerriko espazio bakoitzean sortzen diren hondakin-motak aztertu dira.

Udal-hilerriaren hiri-hondakinen karakterizazioa

Karakterizazioaren emaitzari erreparatuta, honako hau ikusten da: sortutako hondakin handiena, pisuan, organikoa da (guztiaren % 41); bigarrena, errefusa (35,68%), gero lurra (% 11,64), ontziak (% 5,64), papera (% 3,82) eta beira (% 1,49).

Udal-hilerriaren hiri-hondakinen karakterizazioa Bakoitzak urrian betetzen duen bolumena ere aztertu da; izan ere, ontziak, pisuari dagokionez, asko ez badira ere (% 5,64), betetzen duen bolumena % 16,28koa da, eta arazoa litzateke horiek botatzeko beharrezko edukiontziak ez izatea, bolumenari dagokionez.

Udal-hilerriaren hiri-hondakinen karakterizazioa

AZIKULAK KONPOSTATZEKO ESPERIMENTUA

Esperimentu honen helburua da jakitea zein den modurik onena eskuzko ekorketan bildutako hondakina –lurrez eta harriz nahasturik egoten dena– konpost bihurtzeko. Azikulen 142 zaku eraman dira, 20 litrokoak, Miluzeko udal-mintegira. Horretarako, landare-materialeko hiru konposizio ezberdin prestatu dira, hiru biltegiratze-modu ezberdinetan: 40 cm-ko luzerako baratze-alorrean kanpoaldean, 60 cm-ko garaierako loreontzian barnealdean, eta pilan, aire zabalean. 2019ko abenduko uholdea baratze-alorretara iritsi zen eta urak hartu zituen, eta horrek emaitza baldintzatu zuen, bai eta isolamenduak ekarritako ureztatze-faltak ere.

Udal-hilerriaren hiri-hondakinen karakterizazioa
FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >