Edalontzi berrerabilgarria festa-ekitaldietan

Edalontzi berrerabilgarria festa-ekitaldietan

Aurrekontua: 55.310,60 €

Enpresa esleipendunak: Varazdin fundazioa

Proiektugileak eta laguntzaileak: Tokiko Agenda 21

Localización: Alde Zaharra eta ingurua

Código Postal: 31014

Hondakinen kudeaketa egokia izan behar da areto bakoitzaren eguneroko jardueran, eta batez ere hirian izaten diren aldi baterako jardueretan eta festa-ekitaldietan (kontzertuak, auzoetako festak, sanferminak, kirol ekitaldiak, etab.). Gordailu eta itzultze sistema (berrerabiltzea eta aldi baterako fidantza itzultzea) aukerarik onenetako bat da hondakinen tratamenduari dagokionez. Gordailuarekin balio ekonomikoa ematen zaio ontziari (erabili eta botatzekoari ematen ez zaiona), eta pizgarria da edalontzia sistemara itzul dezaten. Itzultzeak esan nahi du edalontzia ekoizpen-katera bueltatzen dela lehengai gisa, eta horrela zikloa ixten da, eta hondakinak izan beharrean baliabideak ditugu.

Edalontzi berrerabilgarria festa-ekitaldietan

Jendetzak parte hartzen duen festetan, esate baterako sanferminetan, auzoetako jaiaetanGabon gaueaneta bestelako ekitaldi batzuetan, kristalezko edalontzia erabili beharrean erabili eta botatzekoa ematen da, eta horrek baliabideen gastu handia ekartzen du (plastikoa, energia, ura). Edalontzi horiek erabilera bakarrekoak dira; hortaz, festak eta ekitaldiak amaitutakoan, zabortegira doaz beste hondakin batzuekin nahastuta, eta ez dira birziklatzen. Plastikozko edalontzi berrerabilgarriaren logistikak erabili eta botatzeko plastikozko edalontziak ordezkatzen ditu edalontzi berrerabilgarriekin, eta horiek abantaila asko dituzte ingurumenaren ikuspuntutik, materiala, energia eta hondakinak aurrezten dituztelako. Gainera, edalontzia publizitate-euskarri gisa erabil daiteke herritarrak kontzientziatzeko kanpainak egiteko, eta, bere hutsean ere, bada tresna bat urrezko hiru arauen (murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea) printzipioa eta ingurumenarekiko norberaren erantzukizuna zabaltzeko. Iruñeko Udalak edalontzi berrerabilgarriaren sistema integral bat kudeatzen du, zeinaren bitartez edalontziak banatu, zikinak jaso eta garbitu egiten diren, izaera soziala duen eta gizarte-bazterkeria arriskuan diren pertsonei lana ematen dien entitate batekin.

Edalontzi berrerabilgarria erakunde pribatuen (tabernak, jatetxeak) zein kolektiboen eskura jartzen da. Horiek edariaren prezioarekin batera euro bat kobratzen dute, edalontzi berrerabilgarriaren alokairu gisa. Bezeroek edalontzia itzultzen dutenean, euro hori berreskuratzen dute. Bezeroak ez badu edalontzia itzultzen, euro hori galtzen du. Horrela aplikatzen da “nork kutsatu, hark ordaindu” printzipioa. Sanferminetan, batez beste erabili eta botatzeko edalontziaren 75.000 kilo sortzen dira kaleetan. Baliabide natural eta ekonomikoen xahuketa handia da, eta, gainera, Alde Zaharreko biztanleen mugikortasuna eragozten du eta hiriaren irudi txarra ematen du, kaleak zikin utzita.

Erabili eta botatzeko edalontzia erabiltzen den aisialdi-guneetan eta ostalaritzan edalontzi berrerabilgarria ezartzeak aukera ematen du hondakinen kopuru handi bat murrizteko, hala lokaletan bertan nola kaleetan. 2019an, Udalaren edalontzi berrerabilgarria 17 ekitalditan erabili zen, eta horietan 80 lokal eta kolektibok baino gehiagok hartu zuten parte. Guztira tantaren 72.604 udal-edalontzi eta 400.000 edalontzi berde banatu ziren sanferminetan. Ez-itzultze tasa % 42 ingurukoa izan da.

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >