Haurtzaro Haur Eskolaren hondakinak kudeatzeko plana
Aurrekontua: 500,00 €
Enpresa esleipendunak: -
Proiektugileak eta laguntzaileak: Udalaren Haur Eskolak eta Tokiko Agenda 21
Localización: Artika k., 1 bis (Arrotxapea)
Código Postal: 31014
Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoak hamar zentro ditu, 0 – 3 urtekoen zikloa eskaintzen dutenak. Haur eskolek ildo argia hartu dute jasangarritasun-irizpideak hezkuntza-ereduan txertatzeko; zenbait proiektu eta aldaketa egin dituzte zentroetan, eta horien bidez, besteak beste, hondaki gutxiago sortzea lortu dute. Hona hemen aldaketa eta proiektuak: elikadura ekologikoa, frijiontziak kentzea, produktuak itzultzeko ontzi handitan erostea, egunero garbitzen diren oihalezko oinetako babesak eta adur-zapiak, prestakuntza hondakinen bereizketan…. Hondakinen kudeaketarako proposamen horren helburua da lan-ildo hau osatzea, hondakinen bereizketa espazio guztietan eta lantalde osoak egin dezan, eta horiek murrizteko proposamena ere bada.
Haurtzaro haur eskolak 82 haur hartzen ditu, 0 eta 3 urte bitartekoak, lau adin-taldetan banatuta: bularrekoak, ibiltariak, ertainak eta nagusiak. Talde bakoitza gela batean egoten da, eta haietan lantegia, komuna, jantokia eta logela badute. Patioa guztien espazio amankomuna da. Haurrak 07:30etik 16:00etara hartzen dituzte. Horretaz gain, sukaldea, officea, garbiketa-gela, helduendako jantokia, bulegoa, bilera-gela eta helduendako 4 komun ere baditu. Haurtzaro haur eskolako lantaldea 15 langilek osatzen dute, hezkuntza, administrazio, garbiketa eta sukaldaritza lanetan aritzen direnak. Proiektua honakoa da: sortutako hondakinak bereiztea, dauden edukiontziak identifikatzea, edukiontzien-multzoaosatzea halakorik ez duten hondakin-motetarako eta ikusten diren beharren arabera, hondakinak murrizteko plana ezartzea eta lantalde osoari ezagutzera ematea. Esperientzia pilotu honen ondoren, beste 10 haur eskoletan ezarriko da 2020an.
Eskolako espazio bakoitzean sorturiko hondakinak:
arritako paperontzi-kopurua, hondakin-mota bakoitzerako:
Sukaldeko hondakin-moten identifikazioa:
Ikasgelako hondakin-moten identifikazioa:
Datuak ikusita, prebentzioa hondakin organikoetan zentratu beharko litzateke, ematen baitu ez dela ongi kalkulatzen kozinatutako elikagai kopurua. Datu horretan eragina du, baita ere, mahaikideen gustuak. Errefusaren hondakinari dagokionez, errefuserako edukiontzi asko dago mukizapiak edukiontzi horretan botatzen direlako eta gela guztietan egon behar delako horietarako ontzi bat. Esfinterren kontrolaren bilakaerak, urtean zehar, aukera emanen du hondakin hori murrizteko, eta ekainean baloratuko da. Alternatibak ikertu daitezke, edo beste erakunde batzuek pixoihalen hondakinekin zer erabilera egin duten ikusi.
Sortzen diren hondakinen eguneroko bilakaera, hondakin-mota bakoitzerako.
Datuak guztira, mahaikideka, eta hondakin-mota bakoitzaren portzentajeak.