Hiri-baratze komunitarioak
Aurrekontua: 47.557,78 €
Enpresa esleipendunak: -
Proiektugileak eta laguntzaileak: Tokiko Agenda 21
Localización: Zenbat kokaleku, Iruñeko 5 auzo
Código Postal: 31014
Hiri-baratze komunitarioetan egiten den hiri-nekazaritzak lotura du autogestioarekin, tokiko garapenarekin, ingurune degradatuen hobekuntzarekin, gizarteratzearekin, komunitatearen indartzearekin eta ingurumen-hezkuntzarekin; horretaz gain, hiriak jasangarriago egiten ditu eta biodibertsitatea babesten du. Baratzeak lagungarriak dira hirietako garapen jasangarria sustatzeko, hiru ikuspuntutatik: ingurumenekoa, soziala eta ekonomikoa. Inguruko ingurumen-kalitatea hobetzen dute (klima-aldaketa murrizten laguntzen dute, karbono dioxidoaren hustuleku gisa), zero kilometro arauan oinarritutako produktuak ekoizten dituzte eta auzotarren arteko harremanak sustatzen dituzte.
BALIABIDEAK
Udalak baratze bakoitzerako beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak eskaintzen ditu, hau da, honako hauetarako:
- Eremua egokitzea: zorua berdintzeko lurra ematea (beharrezkoa bada), hesiak, ureztatzea ezartzea, instalazio elektrikoa baratze-alorren eraikuntzak iraun bitartean.
- Tresnak eta lanabesak: aitzurrak, jorraiak, eskorgak, erratzak, eskuareak, palak, ureztaontziak, etab.
- Baratze-alorretarako materialak: egurrak, torlojuak, korrugatu-hagatxoak, profilak, etab.
- Beste material batzuk: zurkaitzak, alanbreak, hazitegiak, zohikatzak, konposta, hareak, legarrak, etab.
- Landareak: haziak, plantulak, etab.
- Horretaz gain, beste baliabide batzuk ere aprobetxatzen eta erabiltzen dira, hala Udalarenak (eserlekuak, paperontziak) nola elkarteenak (paletak, dauzkaten materialak).
Gaur egun Iruñean 5 hiri-baratze komunitario daude, auzoetako elkarteek kudeatuta. Hiri-baratze komunitarioak sustatzean, erantzuna ematen zaie aisialdirako, auzokoekin egoteko, ingurunea ezagutzeko, belaunaldien arteko harremanetarako eta bestelakoetarako leku izanen diren baratzeen eskariari. Hona hemen baratzeak:
- Arrotxapea (Mendialdea elkartea). Barkazio Gurutzeko kalea.
- Txantrea (Krispilak elkartea). Aita Adoain kalea.
- Alde Zaharra (Piparrika elkartea). Pellejerías zokoa.
- Mendebaldea (Ermitaldea elkartea). Antonio Pérez Goyena pasealekua.
- Donibane (San Juan Xar elkartea). Irantzuko Monasterioaren plaza.