Iruñeko Udalaren 2014ko Memoria

Alkatetza

Alkatea da Udalbatzako burua. Udal-gobernua eta -administrazioa zuzentzeko ardura du, bai eta Udalaren ordezkari aritzekoa eta Udalbatzaren osoko bilkuretarako zein Tokiko Gobernu Batzarraren eta kide anitzeko beste edozein organoren bileretarako deia egin eta haietan buru jardutekoa ere. Bere aldetik, Alkatetza Kabinetea, Protokolo-zerbitzua barne hartzen duena, besteak beste erakundeekiko eta kanpoko harremanez arduratzen da, bai eta  kanpora begirako jarduketak koordinatzeaz eta gainbegiratzeaz, hiriko ekitaldi ofizial eta oroitzapenezkoen zuzendaritzaz eta Iruñeko Udalaren eta hiri senidetuen arteko harremanen sustapenaz ere.

 

  2010 2011 2012 2013 2014
Ebazpenak 1.460 1.577 1.104 1.104 906
Dekretuak eta xedapenak 27 42 50 36 37
Bandoak 1 1 1 1 1
GUZTIRA 1.488 1.620 1.156 1.141 944

Iruñeko Udalak ekitaldi instituzional jakin batzuetan parte hartzen du urtean barna, hala nola Bost Zaurien elizkizunean, Ostegun Santuan; Bezperetan, San Ferminen Prozesioan eta Zortziurrenean, Sanferminetan; Batasunaren Pribilegioan, irailean; eta San Saturnino eguneko prozesioan, azaroaren 29an. Udalbatzak, horrez gain, usadioz eta ohituraz, beste ekitaldi batzuetan ere parte hartzen du, hala nola Errege Magoen harreran, San Blas eguneko prozesioan, hildako funtzionarioen aldeko mezan, funtzionario erretiratuendako omenaldian, Corpus edo Besta Berri egunean, Aralarko Aingeruaren bisitan edo eguberrietako pregoian.

Urtean barna, bestalde, Udalak berak edo beste erakunde batzuek antolatutako ehunetik gora ekitalditan parte hartu zuen alkateak: ehun urte bete zituzten bederatzi pertsona bisitatu zituen, hogei harrera-ekitalditan parte hartu zuen eta hamasei lankidetza-hitzarmen sinatu zituen. Alkatetzak, halaber, Udaletxea ikusteko 105 bisita gidatu kudeatu zituen; ikastetxeak, institutuak, unibertsitatea eta beste talde eta elkarte batzuk izan ziren bisitari.

Ziudadelako Filipe II.aren Aretoan, 204 eskontza zibil egin ziren, 2013an baino lau gehiago. Horietako 181 gaztelaniaz izan ziren; 2, euskaraz, eta 18, ele bitan. Halaber, hiru ezkontza egin ziren sexu bereko pertsonen artean. Ekaina, iraila eta abuztua izan ziren ezkongaiek gehien aukeratu dituzten hilabeteak: 31, 31 eta 30 ezkontza, hurrenez hurren.  Ziudadelako ezkontza zibilen kopuruak gora egin du, azken bi urteotan, 2013an ordutegia handitzeko erabakia onetsi baitzen. Orduz geroztik, ezkontzak honako ordutegi hauetan egin daitezke: ostiraletan, 18:30etik 20:00etara; larunbatetan, 12:00etatik 13:30era. Halaber, maiatzean eta ekainean, posible da larunbat arratsaldean ere ezkontzea, 18:30etik 20:00etara.

Urtean zehar, 418 bikotek eman zuten izena Ezkondu gabeko Bikote Egonkorren Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean; haietatik 401 mistoak dira; 7, gizonen artekoak, eta 10, emakumeen artekoak. Bajak, kontrara, 351 izan ziren; 332, bikote mistoenak, 12, gizonen bikoteenak, eta 7, emakumeenak. 

 


Ayuntamiento de Pamplona Iruñeko Udala