Enplegua, Merkataritza eta Turismoa
Hona, besteak beste, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Alorreko eginkizunak: enpresa-lehiakortasuna bultzatzea, sektorea sustatu eta dinamizatzea, asoziazionismoa bultzatzea, eta, era berean, hiria turismo-jomuga gisa indartzea eta haren irudia Espainian eta nazioartean berritzea. Alorra hainbat entitatez arduratzen da, hala nola Enpresak Sustatzeko Zerbitzuaz, Iruñeko Harresien Interpretazio Zentroaz edota Jesus eta Maria udal-aterpetxeaz, bai eta udal-merkatuetan jarduerak egiteaz eta hirian merkataritzan eta turismoan diharduten elkarte eta enpresendako diru-laguntzen deialdia egiteaz ere.
Galería fotográfica:
SICTED aitorpen-diplomak emateko ekitaldia Udaletxean
Musika-emanaldia Fortius gastro-tabernan
Udalak bisita gidatu mota ezberdin batzuk antolatzen ditu Iruñea ezagutzeko
Eguberrietako argiak azaroaren 29an pizten dira, eta itzali, urtarrilaren 6an
Erdi Aroko merkatua Batasunaren Pribilegioan
Abuztuan, ardoak dastatzen hasteko zortzigarren jardunaldiak egin ziren. Eskainitako 700 tokiak bete ziren.
Frantzia, Madril, Katalunia, Gaztela eta Leon, eta Andaluzia dira Iruñera etorri ziren turisten jatorri gune nagusiak.
2013an, Iruña Stock Aukera Feriaren zazpigarren edizioa egin zen, eta bertan 61 dendak parte hartu zuten
Sariak daude merkatuetako erruletaren laukitxoen erdietan
1.000tik gora lagun joan ziren Enpresak Sustatzeko Zerbitzuak antolatutako prestakuntza-jardueretara
Berriz ere hitzaldiak eman dira udal-merkatuetan errezetei eta elikatze-aztura egokiei buruz
Harresiak kandelen argipean jarduera abuztuko lau larunbatetan egin zen, eta bertan bat egin zuten musikak, gaueko argiztapenak eta gastronomiak
