Hezkuntza eta Kultura
Hezkuntza eta Kultura Alorrak helburu du hezkuntza udal-eskumeneko maila guztietan sustatzea eta, era berean, kultura sustatzeko jarduera guztiak bultzatu eta kudeatzea. Alorrak, esaterako, Catalina de Oscáriz Arte Eskola, Joaquín Maya Musika Eskola edota Udalaren haur-eskolak kudeatzen ditu erakunde autonomo baten bitartez. Kulturari dagokionez, hainbat alderdi sarturik daude Alorrean, hala nola Ziudadelako erakusketa-barrutiak, hiriko Civivox zentroen sarea, liburutegi publikoak eta Gayarre Antzokia.
Galería fotográfica:
Juan Magánen eta Ariel Rot y Los enemigosen kontzertuak Ciudadela Sound jaialdian
Dantza bertikaleko nazioarteko ikuskizunak berriz ere Iruñeko harresietan, Ziudadelarte programaren eskutik
Irakur dezagun programak ahozko narrazio-saioak eskaintzen ditu, bai eta topaketak idazleekin eta irakasleendako aholkularitza ere
Udalak 11 hitzarmen sinatu zituen Iruñeko arte-entitateekin, besteak beste La Pamplonesa musika-bandarekin
Eguberrietako pregoiak hasiera eman zion Iruñeko Udalak alor guztien elkarlanaren bidez antolatu zuen programari, zeina 130etik gora jarduerak osatzen baitzuten
Eguberriko Eskola Jaiotzen XII. Lehiaketan Sagrado Corazón ikastetxeak eskuratu zuen sormen handieneko jaiotzarendako saria
Civivox zentroetako ikasleek egindako lanen erakusketa
Aldapako San Fermin programaren 16 ekitaldietan 20 talde aritu ziren
12.500etik gora lagunek hartu zuten parte euskarazko udal-jardueretan, besteak beste antzezpenetan
Civivox sarearen 641.600 erabiltzaileen erdiek baino gehiagok hartu zuten parte adin guztietarako antolatu ziren 1.268 jardueretako batean
Iruñean egin ziren, urrian, Independentzia Gerraren azken gertakarien berregite historikoari buruzko jardunaldiak
