Biztanleria
Iruñeak 198.173 biztanle zituen 2013ko bukaeran. Horrek esan nahi du 66 biztanle gehiago zituela urtebete lehenago baino; beraz, biztanlerian ia geldialdia dago. Iruñeko biztanleriaren mugimendu naturala, hau da, jaiotzen eta heriotzen arteko aldea, oso txikia izan da azken urteotan, eta ia ez du eraginik biztanleen kopuru aldaketan. 2013an, 1.658 jaiotza izan ziren, eta, heriotzak, berriz, 1.604 izan ziren. Hazkunde begetatiboa, beraz, hutsala izan zen.
Iruñeko biztanleriaren baitako sexuen arteko erlazioak egonkor dirau ohiko parametroen barruan, baina emakumeak gehixeago dira (% 52,3) gizonak baino (% 47,7). Adinen araberako multzoek ere nahiko egonkor segitu dute azken urteotan, aldaketa txiki batzuk gorabehera; horrela, 14 urtetik behekoen artean ia ez da aldaketarik aurreko urteen aldean; 15-64 urte bitartekoen multzoak pixkanaka egin du behera, eta 65 urtetik gorakoek, berriz, pixkanaka egin dute gora, eta biztanleria osoaren % 21 dira.
Gazteria-tasak (15-29 urte), baita ere, beheranzko aldaketa txiki batzuk izan ditu, nahiz eta etorkin gehienak gazteak diren. Gazteria-tasa aldaketarik gabe mantentzeko edo pixka bat jaisteko arrazoia jaiotza-tasan beherakada handia izan zuten adin-kohorteen lerratzea izan da. Izan ere, jaiotza-tasaren beherakadak bi hamarkada iraun zuen, 1980tik 2000ra. Eta, gaur egun, ez du gora egiten, besteak beste ekonomia-krisi larriak eta biztanleriaren egiturak berak eraginda. Mendekotasun-tasa hamarren bat igo da azken urtean, % 0,53raino, eta goranzko erritmoa izan du serie osoan zehar.
Biztanleriaren egoera ezagutzeko beste adierazle garrantzitsu bat zahartze-indizea dugu, horrek 65 urtetik gorakoen eta 15 urtetik beherakoen arteko proportzioa ezartzen baitu. 2013an, aipatu indizea hauxe da: 65 urtetik gorako 1,5 lagun 15 urtetik beheko adingabe bakoitzeko; indizeak hiru hamarrenetan egin du gora azken urtean. Laburbilduz, adinekoak haurrak baino askoz gehiago dira, eta zenbakiek baieztatzen dute biztanleria pixkanaka zahartzen ari dela. Bitxikeria gisa esan daiteke ehun urtekoen edo ehun urtetik gorakoen kopurua handi samarra dela. 2013an, adibidez, 92 lagun ziren, aurreko urtean adina; gehienbat, emakumeak.
Demografia-datuak labur-labur aztertzerakoan, ezinbestekoa da immigrazioa aipatzea. Azken hamarkadan, etorkin asko etorri dira atzerritik Espainiara, Nafarroara, eta Iruñera ere bai. 2013ko abenduaren bukaeran, 21.654 atzerritar zeuden erroldaturik Iruñean, hau da, Iruñeko biztanleen % 10,9. Gure artean, 130 herrialdetako pertsonak bizi dira, eta haien artean nagusi dira Hego Amerikatik, Europako ekialdetik eta Afrikatik etorritakoak. 2013an, atzerritar kopuruak berriz ere behera egin zuen; 2.310 lagunetan, zehazki. Izan ere, batetik, nazionalizazioak nabarmen igo dira, 1.393 izan baitziren 2013an, eta bestetik, beste atzerritar batzuek beren jatorri-herrialdeetara alde egin dute edota Espainiako edo Europako beste eskualde batzuetara. Ziur aski herrialdea gogor jo duen egoera ekonomiko zaila ari da migrazio-prozesuari lotutako gertakari horiek guztiak baldintzatzen.
IRUÑEKO DEMOGRAFIA DATUAK, URTE BAKOITZEKO ABENDUAREN 31N
| Indicadores | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 |
|---|---|---|---|---|---|
| Gizonak | 95.183 % 47,9 |
94.903 %47,8 |
95.153 % 47,8 |
94.568 % 47,7 |
94.495 % 47,7 |
| Emakumeak | 103.576 % 52,1 |
103.538 % 52,2 |
103.913 % 52,2 |
103.539 % 52,3 |
103.678 % 52,3 |
| 0-14 urteko biztanleak | 27.313 % 13,74 |
27.447 % 13,83 |
27.732 % 13,94 |
27.479 % 13,87 |
27.578 % 13,90 |
| 15-64 urteko biztanleak | 133.698 % 67,26 |
132.353 % 66,70 |
131.822 % 66,22 |
130.065 % 65,65 |
128.893 % 66,10 |
| 65 urtetik gorako biztanleak | 37.748 % 19,00 |
38.641 % 19,47 |
39.512 % 19,85 |
40.563 % 20,47 |
41.612 % 21,00 |
| Gazteria-tasa * | 34.078 % 17,14 |
32.248 % 16,25 |
32.541 % 16,34 |
31.607 % 15,95 |
30.901 % 15,60 |
| Mendekotasun-tasa ** | 0,48 | 0.50 | 0,51 | 0,52 | 0,53 |
| Zahartze-indiziea *** | 1,38 | 1,40 | 1,42 | 1,47 | 1,50 |
| Atzerritarrak | 25.211 % 12,68 | 25.347 % 12,9 | 25.208 % 12,7 | 23.964 % 12,1 | 21.654 % 10,9 |
| Biztanleria, guztira | 198.759 | 198.441 | 199.066 | 198.107 | 198.173 |
Iturria: Biztanleen Udal Errolda. Nork egina: Soziologia Unitatea
* 15 eta 29 urte bitartekoen ehunekoa biztanleria osoan
** 65 urtetik gorakoak + 14 urtetik beherakoak, 15 eta 64 urte bitartekoen aldean
*** 65 urtetik gorakoak, 14 urtetik beherakoen aldean
65 URTETIK GORAKOAK
| Urtea | Gizonak % | Emakumeak % | Guztira > 65 |
|---|---|---|---|
| 2006 | 39,6 | 60,4 | 35.837 |
| 2007 | 39,7 | 60,3 | 36.281 |
| 2008 | 40,2 | 59,8 | 37.176 |
| 2009 | 40,2 | 59,8 | 37.748 |
| 2010 | 40,3 | 59,7 | 38.641 |
| 2011 | 40,5 | 59,5 | 39.512 |
| 2012 | 40,7 | 59,3 | 40.563 |
| 2013 | 40,9 | 59,1 | 41.612 |
EHUN URTEKO PERTSONAK
| Urtea | Gizonak | Emakumeak | Guztira |
|---|---|---|---|
| 2006 | 22 | 93 | 115 |
| 2007 | 18 | 72 | 90 |
| 2008 | 9 | 56 | 65 |
| 2009 | 11 | 56 | 67 |
| 2010 | 9 | 57 | 66 |
| 2011 | 7 | 56 | 63 |
| 2012 | 15 | 77 | 92 |
| 2013 | 15 | 77 | 92 |
BANAKETA, ADINAREN ETA SEXUAREN ARABERA (2013KO ABENDUA)
| ADIN-TALDEA | Gizonak | % Gizonak | Emakumeak | % Emakumeak | Guztira | % Guztira |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 0 a 4 urte | 4.568 | 4,8341 | 4.356 | 4,2015 | 8.924 | 4,5031 |
| 5 a 9 urte | 4.929 | 5,2161 | 4.465 | 4,3066 | 9.394 | 4,7403 |
| 10 a 14 urte | 4.705 | 4,9791 | 4.555 | 4,3934 | 9.260 | 4,6727 |
| 15 a 19 urte | 4.685 | 4,9579 | 4.522 | 4,3616 | 9.207 | 4,6459 |
| 20 a 24 urte | 4.951 | 5,2394 | 4.970 | 4,7937 | 9.921 | 5,0062 |
| 25 a 29 urte | 5.724 | 6,0575 | 6.049 | 5,8344 | 11.773 | 5,9408 |
| 30 a 34 urte | 7.078 | 7,4903 | 6.924 | 6,6784 | 14.002 | 7,0655 |
| 35 a 39 urte | 7.779 | 8,2322 | 7.714 | 7,4403 | 15.493 | 7,8179 |
| 40 a 44 urte | 7.775 | 8,2279 | 7.739 | 7,4645 | 15.514 | 7,8285 |
| 45 a 49 urte | 7.458 | 7,8925 | 7.747 | 7,4722 | 15.205 | 7,6726 |
| 50 a 54 urte | 6.691 | 7,0808 | 7.200 | 6,9446 | 13.891 | 7,0095 |
| 55 a 59 urte | 5.807 | 6,1453 | 6.511 | 6,28 | 12.318 | 6,2158 |
| 60 a 64 urte | 5.335 | 5,6458 | 6.324 | 6,0997 | 11.659 | 5,8832 |
| 65 a 69 urte | 5.149 | 5,449 | 6.223 | 6,0022 | 11.372 | 5,7384 |
| 70 a 74 urte | 3.993 | 4,2256 | 4.910 | 4,7358 | 8.903 | 4,4925 |
| 75 a 79 urte | 3.240 | 3,4288 | 4.479 | 4,3201 | 7.719 | 3,8951 |
| 80-84 urte | 2.600 | 2,7515 | 4.135 | 3,9883 | 6.735 | 3,3985 |
| 85-89 urte | 1.403 | 1,4847 | 2.915 | 2,8116 | 4.318 | 2,1789 |
| 90-94 urte | 506 | 0,5355 | 1.430 | 1,3793 | 1.936 | 0,9769 |
| 95-99 urte | 104 | 0,1101 | 433 | 0,4176 | 537 | 0,271 |
| 100 urtetik gora | 15 | 0,0159 | 77 | 0,0743 | 92 | 0,0464 |
| Guztira | 94.495 | 100 | 103.678 | 100 | 198.173 | |
| 47,7 | 52,3 | 100 |
Iturria: Udal-errolda Egilea: Soziologia Unitatea
