UDAL-ETXEBIZITZAK ZAHARBERRITZEA (SAN PEDRO ETXE-MULTZOA 10, 22, 23, 24, 27, 28, 30, 32, 33 ETA 36, ETA MARCELO CELAYETA 124)

UDAL-ETXEBIZITZAK ZAHARBERRITZEA

Aurrekontua: 615.302,47 €

Enpresa esleipendunak: Servicios Inserlantxo, SL / Belate Servicios Integrales SL / Ingeman SA.

Proiektugileak eta laguntzaileak: -

Udal-arduraduna: Susana López Andueza, Udaleko arkitekto teknikoa. Edurne Vicente López, Udaleko arkitekto teknikoa.

Kokapena: Iruña. Arrotxapea auzoa, San Pedro etxe-multzoa 10, 22, 23, 24, 27, 28, 30, 32, 33 eta 36, eta Marcelo Celayeta 124)

Posta-kodea: 31014

Obretan 15 udal-etxebizitzetako barne-berrikuntza lanak egin dira San Pedro etxe-multzoan. Lehenengo eta behin, pisuak altzariez eta objektu pertsonalez hustu dituzte. Jarraian, trenkadak bota dituzte, hala bainugelaren eta atondoaren arteko zeramika-trenkada nola egongela eta esekitokia bereiztekoa. Azkenik, hormetako moketa edo papera kendu eta azuleju guztiak pikatu dituzte sukalde eta bainugelako paretan eta terrazo-lurzoruetan. Igeltserotza-lanei dagokienez, bereizketa-trenkada bat egin dute bainugelaren eta atondoaren artean, korridoreko trenkadarekin lerrokatuta. Hezetasuna duten geletan, zeramika zolatua eta alikatatua jarri dute, eta gainerakoetan, parket flotatzaile laminatua, edo, zurezko zoladurarik duten geletan, hura lixatu eta bernizatu egin dute. Gainerako geletan zuriz pintatu dituzte hormak eta sabaiak.

Kanpo-arotzeria guztiz desmuntatu dute, hala barnealdekoak nola kanpokoak kenduta, eta zubi termikoaren haustura bakarrik fatxada-lerroan (kanpoko aldea) duten aluminiozko leiho berriak jarri dituzte. Barneko ateen ordez, zuriz lakatutako zurezko ate lisoak jarri dituzte. Etxeetara sartzeko ateak ere kendu dituzte eta haien ordez ate blindatuak jarri. Instalazioei dagokienez, ur beroaz eta hotzaz hornitzeko sare berri bat egin dute, bai eta etxebizitzetako saneamendu-sarea ere. Sukaldean, fatxadaren ondoan, gas naturaleko galdara berri bat instalatu dute ur bero sanitarioa eta berokuntza ekoizteko. Etxebizitzak berokuntza-sistemaz hornitu dituzte gela guztietan erradiadoreak paraturik. Instalazio elektrikoari dagokionez, instalazio berri bat jarri dute hartunetik beretik, REBT egungo erregelamenduaren arabera, eta etxebizitzak argiez hornitu dira. Bainugelak, komun-ontzi, konketa eta dutxaz hornitu dituzte, eta sukaldeak, altzari altu eta baxuez, harraskaz eta etxetresna elektrikoez (hozkailua, labea, bitrozeramika, kanpaia).

FacebookTwitterPrintEmailWhatsApp

< AURREKOA | HURRENGOA >