JARDUKETAK PUYKO ANDRE MARIA PLAZAN
Aurrekontua: 35.618,58 €
Enpresa esleipendunak: Excavaciones Fermín Osés SL
Proiektugileak eta laguntzaileak: IMPAR Arqitectos: Pablo Basterra Ederra- Raúl Roncal Ventura- Diego Ezcaray Echalecu; Ignacio Iribarren Berrade, Udaleko arkitektoa
Kokapena: Puyko Andre Maria plaza
Posta-kodea: 31011
Hona proiektuaren xedea: Puyko Andre Maria plazako hiri-kirol gunearen parte bat duintzea, hobeki eta gehiago erabil dadin; horretarako, azalerari tratamendua eman zaio, kolorea erabili da eta hiri-altzairuen parte bat hobetu dute. Hona, labur azalduta, egindako lanak:
- Areto-futboleko pistaren azalera tratatu eta garbitzea.
- Pintura-arrastoak eta zenbait elementu kentzea, azalera garbi utzita pintatzeko.
- Jarduteko eremua (areto-futboleko pista) pintatzea, pintura akriliko ez-labaingarriarekin.
- Konponketa-lanak, azaleran arrakalak eta narriadurak konpontzeko.
- Kirol-ekipamendua hobetzeko lanak (areto-futboleko ateak), atzeko aldean burdin hesia jarrita, altzairuzko profil borobila erabiliz (diametroko 16 mm eta ardatzen arteko tartea, 100 mm).