PERGOLA ESTALIA ALFREDO FLORISTÁN PLAZAN
Aurrekontua: 181.651,25 €
Enpresa esleipendunak: Microarquitectura S.L.
Proiektugileak eta laguntzaileak: -
Udal-arduraduna: Soledad Castiella Ramírez, Udaleko arkitektoa
Kokapena: Alfredo Floristán plaza
Posta-kodea: 31005
Jarduketaren helburua: Iruñeko Milagrosa auzoko Alfredo Floristán plazan gune estali bat sortzea, bertan auzotarrek biltzeko aukera eduki dezaten, euritik babestuta. Hori horrela, proiektuak pergola bat instalatzea proposatzen du, hala eguzkitik babesteko, zurezko listoien parriladura baten bidez, nola euritik, parriladura gainean polikarbonato zelularrez egindako 10 mm-ko lodierako estaldura bat jarrita.
Pergola eraikitzeko, altzairu galvanizatuan egindako pilare eta habeak erabili dira, eta horiek uztartzeko, altzairu herdoilgaitzezko torlojuak. Zurezko parriladura pinu-zurezko listoiek, autoklabean tratatuek, eratzen dute, eta haien gainean kokatzen da polikarbonato zelularra. Pilareak 100x100x40 zentimetroko masa-ormigoizko zapatei lotuta daude. Estalitako azalera 250 m² izan da.